Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Loraldiak euskarazko sormen digital bekaren bigarren edizioa eta deialdia aurkeztu du

2023/09/17 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Loraldiak euskarazko sormen digital beka baterako deialdia aurkeztu du bigarren urtez. Ekimen honen helburuak euskarazko sormen digitalak sustatzea eta ingurune digitalean euskarazko egitasmoek presentzia izatea dira. Proposamenak aurkezteko epea hasi da eta azaroa arte zabalik iraungo du. Bekak 10000€ko ordainsaria izango du eta onuradunak urte beteko epea izango du proiektua gauzatzeko.

Deialdi honen xedeak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago
egoteko aukera eskaintzea. Lehenengo edizioan 16 proiektu aurkeztu ziren deialdira. EHUko irakasle talde batek sortutako Gorputza atzean utzi egitasmoak irabazi zuen eta 2024ko martxoan gauzatuko da.

Sormen digitalerako bekan, aurreko urtean bezala, kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Aurkez daitekeen proposamena diziplina bat edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Azaroaren 20ra arte jasoko dira proposamenak eta epaimahai profesional batek aukeratuko du zein izango den bekaren onuraduna. Emaitza 20an iragarriko du Loraldiak. Eta 2024an zehar proiektua gauzatzeko epea izango du.

Proiektu berri hau ingurune digitalean gauzatu behar bada ere, aukera dago esparru analogiko eta fisikoan ere emanaldi batean gauzatzeko. Horretarako aukerarik sortzekotan, Loraldia festibalean aurkeztuko litzateke. Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin daiteke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedura.

Behin erabakia hartuta, bekadunak urte bateko epea izango du lana garatzeko. 2025eko Loraldia Festibalean aurkeztuko da emaitza.

Bekari buruzko informazio osoa, hemen.

Gorputza atzean utzi

Lehenengo edizioko proiektu irabazlea 'Gorputza atzean utzi' izan zen. Proiektu honen helburu nagusia gorputzaren gaia bere dimentsio sozial, teknologiko eta politikoarekin erlazionatuta jartzea da.

Gorputza eta teknologia uztartzen duen proiektu honek bilaketa bat planteatzen du: gorputza eta gero zer? Eta oinarrizko galdera batetik abiatzen da: datu huts bihurtuta… gizaki gara oraindik ere? Narrazio klasikoetan bezala, hemen ere norbaitek bidaiatzeari ekiten dio… baina oraingo honetan gorputza atzean utzita.

Egitasmoaren arduradun fisa EHU-UPVko irakasle talde bat dago: Josu Rekalde, Katixa Agirre, Enrike Hurtado, Izarne Oyarzabal eta Patxi Azpillaga.

Formatu artistiko anitzak uztartuko ditu eta bakoitzak dimentsio desberdina ematen dio ohiko fisikotasuna gaindituko duen gorputzari, bai ahotsa eta literaturarekin, bai soinu eta irudi digitalarekin. Hari narratiboa Katixa Agirrek idatziko du gorputza eta posthumanismoaren inguruan.

Proiektua zuzeneko lan performatibo bat, partitura polifoniko baten edo pista anitzeko banda baten egitura izango duena, non disziplina artistiko ezberdinak ikus-entzunezko dispositibo digital baten inguruan uztartuko diren.


Iruzkinak:

2023/09/17

Positive site, where did u come up with the information on this posting?
I have read a few of the articles on your website now, and I really like
your style.
Thanks a million and please keep up the effective work.KANGTOTO

2023/09/20

https://macanbola.asia/ Website Game Online Terlengkap dan Terbaik di
Indonesia. Menyediakan berbagai macam Permainan Game Online seperti Online
Sportsbook Betting, Virtual Betting, Permainan Kartu, Casino Live Game, dan
Game Slot Gacor.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!