Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Adimen Artifizial eta Lengoaiaren Teknologiako Katedra sortuko da Euskal Herrian

2024/01/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hitz Zentroari buruzko albiste inportantea eman genuen asteburuan, Latxa kaleratu dutela, hizkuntza eredu handi euskarazkoa; eta gaur beste albiste handi bat. EHUk iragarri duenez, Adimen Artifizial eta Lengoaiaren Teknologiako Katedra sortuko da Euskal Herrian, Hitz Zentroaren baitan, Avature enpresa teknologiko multinazionalarekin elkarlanean. Proiektua Espainiako Adimen rtifizialeko Estrategia Nazionalaren (AAEN) barruan sartu da, España Digital 2026 Agendan, eta Espainiako Eraldaketa Digitaleko Ministerioak bereziki hautatu du finantziaziorako.

Katedraren arduradun nagusia Eneko Agirre izango da, IXAko ikerlaria eta Hitz Zentroko zuzendaria (irudian Hitz zentroan, eskumatan, Bingen Zupiria EJko Kultura eta Hizkuntza sailburuarekin eta Eva Ferreira EHUko errektorearekin). Katedra berriak Adimen Artifizialak (AA) eta lengoaiaren teknologiak gizartean eta produkzio ehunean duten eragin positiboa sustatuko du. Horretarako, lau ekintza lerro identifikatu dira:

  • Adituen prestakuntza, gradu eta graduondoko ikasketen bidez, eta teknologia horretako teknikari, zuzendari eta gizarte eragileen etengabeko prestakuntza.
  • Katedraren eta enpresen arteko transferentzia, bien sinergiak helburu dituen lankidetza mekanismo berritzaile baten bidez.
  • AA sortzailean sakontzea, energia efizientzia, zeihartasuna eta antzeko alderdiak hobetzeko.
  • AA sortzailearen hedapena eta outreach hobetzea. AAren gaitasunei buruzko informazio handiagoa duen gizartea gai izango da onurak jaso eta sustatzeko eta, era berean, haren erronka berriak identifikatu eta arintzeko.

EHUk zabaldutako oharrean, Avature enpresako nagusi edo CEOaren hitzak ere badatoz:  "Gure bezeroak irrikaz daude beren tokiko komunitateetara lan-aukerak eramateko eta askotariko lan-indarra eraikitzeko, eta badakite adimen artifizialak zeregin garrantzitsua izan dezakeela ahalegin horietan. Gure helburua da gure bezeroei laguntzea aliantza honetatik sortzen diren AAko funtsezko aurrerapenak aprobetxatzen. Hunkituta gaude HiTZ ikerketa zentro ospetsuarekin elkarlanean aritzeaz, gure bezeroei eta gizarteari, oro har, balioa emateko”.

Zorionak Hitz Zentroa, zelako albiste sorta aste honetan!


Iruzkinak:

2024/02/08

https://pillsvalley.com/
https://pillsvalley.com/pills-valley-pharmacy/



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!