Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Sinadura bilketa: Hezkuntzak euskara gehiago behar du

2023/09/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria eztabaidatzen ari direla-eta, EAEko hezkuntza sistema euskara gehiago behar duela aldarrikatzeko sinadura bilketa abiatu dute www.euskaragehiago.eus  helbidean (eta kanpainan jarriko diren mahaietan), Kontseiluak proposatuta.

Sinadura bilketa hilabetez luzatuko da, irailaren 12tik urriaren 15era arte. 16 urtetik gorako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek sinatu ahal izango dute.

Webgunean adierazpen bat eta material gehigarria dago. Adierazpenari dagokionez, hauxe da bere testua:

Hezkuntzak Euskara gehiago behar du

Euskara da gure herriko berezko hizkuntza. Horrexegatik, herritar guztiek dute euskara ezagutzeko eskubidea, eta, ondorioz, hezkuntza-sistemaren ardura ere bada ikasle guztiek euskara-maila egokia erdiestea derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan, edozein izanik ere bizitokia, egoera sozioekonomikoa, jatorria, ingurune soziolinguistikoa... Ikasleen eskubideak bermatzeko betebeharra dute botere publikoek, eta horrek esan nahi du araudiak argi eta zehatz jaso behar duela ikasle guztiei euskararen ezagutza bermatzeko zein bide eskainiko zaien.

Izan ere, euskara hizkuntza gutxitua da bere herrian, eta errealitate hori ezin ezkuta daiteke. Azken hamarkadotan urratsak egin dira, baina oraindik ere egoera gutxituan jarraitzen du, eta beraz, berdintasuna

helburu, euskarak neurri proaktiboak behar ditu, ezin arau daiteke bi hizkuntzak maila berean baleude gisa. Horregatik, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzerako orduan arrakasta gehien izan duen hezkuntza- eredutik abiatu behar da etorkizuneko arautegia; alegia, euskara ikas- eta irakas- hizkuntza duen eredutik. Beraz, euskarak behar du izan hezkuntza-sistemako hizkuntza normalizatua. Euskara ezagutu gabe sartzen diren ikasleei arreta berezia eskaini beharko zaie, eta hizkuntza-proiektuak errealitate soziolinguistikora egokitzeko irizpide orokorrak ezarri beharko ditu legeak berak. Betiere euskara gutxiago duenari gehiago ematea izango da oinarria.

Eta, noski ez dago hizkuntza ulertzerik horri lotzen zaion kultura alboratuta. Kultura ere eskubidea da, eta kalitatezko hezkuntzaren bidean, ezinbestekoa da euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzea, gizarte-kohesiorako elementua baita. Halaber, transmisioak bi lan-ildo sinkronizatu behar ditu: alde batetik, euskarazko kulturgintzaren historia eta orainaren ezagutza, eta beste alde batetik, euskaraz sortzeko grina transmititzea askotariko kultur adierazpideetako ereduak jasota eta praktikatuta.

Bestalde, ez da ahaztu behar euskal kulturgintza ekosistema bat dela, hainbat eragilek osatzen dutena (sortzaileak, hedabideak, hezkuntza-komunitatea...). eta ekosistema hori osasuntsu egon dadin, eragile horiek guztiek elkar elikatu behar dutela. Hortaz, hezkuntza legeak dagozkion bi eremu hauetan bermatu behar ditu euskalduntzea eta kulturaren transmisioa: hezkuntza arautuan eta ez-arautuan.

Gainera, beharrezkoa da euskara errealitate kultural bati lotzen zaiola jasotzea, zazpi lurraldetan zabaltzen den errealitatea. Munduaren ikuskera gure gertuko errealitatetik abiatuta etorri behar da, euskararen herriaren errealitatetik.

Horrexegatik guztiagatik, ezinbestekoa da hezkuntza-lege berriak honako hiru puntuak berariaz jasotzea:

  1. Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
  2. Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
  3. Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.

*************

Kanpaina honekin bat egiteko: https://euskaragehiago.eus/ 


Iruzkinak:

2023/09/13

So that Gol Togel 88 gol togel 88
fans who want to register and play will not have difficulty entering the
official website.

2023/09/14

I hope more authors of this type of content can spend time researching and
writing so well. Your foresight and insight left a deep impression on me.
토토사이트추천
 

2023/09/16

How many times will I read your article?It opened my eyes to the
world.There is always new knowledge inserted.  โปรโมทชั่น
Asia Gaming

2023/09/17

Positive site, where did u come up with the information on this posting?
I have read a few of the articles on your website now, and I really like
your style.
Thanks a million and please keep up the effective work.KANGTOTO

2023/09/22

Online slot games, direct websites, easy to break Get Rich Quick has
followed and watched the game for you.  123vip
ทางเข้าเล่น

2024/04/03

демонтаж москва 
https://demontagmoskva.ru/



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!