Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Lautan Hiru, formatu txikiko antzerkiari laguntza

2024/08/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza bosgarrenez plazaratu du Euskaltzaindiak, Bilboko Udalaren Kultura atalaren babesarekin, Lautan Hiru antzerki txikiko formaturako laguntza. 2.500 euroko laguntza emango zaio hautatutako lanari (gidoiaren eta antzezlanaren ekoizpena).

Helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, batez ere, pieza laburren sorkuntzari lagunduta. Antzezlanek, gehienez ere, 30 minutu eta, gutxienez, 15 minutuko iraupena izan behar dute. Testuek euskaraz idatzita egon behar dute.

Saria 2.500 eurokoa izango da, eta hautatutako antzezlana 2025eko LAUTAN HIRU jaialdian estreinatuko litzateke (epaimahaiak jarraipena egingo dio ekoizpen prozesuari).

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 6a bitartekoa da, eta hemen aurkituko dituzu oinarri zehatzak.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!