Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

2024/07/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.

Hemen dago Gabilondoren tutoriala. Eskatzen du dokumentu irakurgailu bat (Librera Reader) eta euskarazko ahots bihurgailua, AhoTTS, instalatzea. Nola lehenbizikoa ez dagoen Google Play dendan, lehenbizi F-Droid instalatu behar duzu, app bat gehiago balitz bezala. Behin hori duzula beste app-denda bat balitz bezala da F-Droid eta horren barrutik eskatu behar duzu Librera Reader.

Librera Reader irakurgailu bat da, eta Android aparailuan izan ditzakezun ePub-ak eta PDF-ak ezagutuko ditu. Horra guri eman digun ikuspegia, Booktegitik jaitsi dugun Lolita liburuarekin (ez Nabokovena baizik eta Lola Sarratearena).

Librera Reader, beraz, aplikazio praktiko bat baduzu. Baina bertakoa nola entzun, audioa euskaraz irakurrita? EHUko Aholab ikertegiaren AhoTTS tresna Google Playtik instala daiteke eta, instalatu ondoren,  Android ezarpenetan > Ezarpen osagarriak (edo Sistema) > Hizkuntza eta idazketa > (aukera gehigarrietan) Testua-Hizketara outputa (edo Testua ahots bihutzeko eginbidea) > Motor hobetsia klikatu (erne, hor eta ez ezkerreko engranajean) eta bertan AhoTTS aukeratu.

Gabilondok zehaztutako bidea markatu dugu hor baina parentesi artean beste izen-molde batzuk gehituz, Android euskaratu batzuetan desberdin ager baitaiteke.

Horrekin, Librerarekin irekitzen baduzu dokumentu bat, hala nola Lolita hori, ikusiko duzue beheko menuko aukera bat dela emotikono-aurpegi bat aurikularrekin: hor klikatuta euskarazko irakurketari ekingo dio sistemak, eta beronek ere baditu doinua eta abiadura moldatzeko aukera batzuk.

Eskerrik asko Alex Gabilondo.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!