Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Dokumental didaktikoa: Eibar desarrollismoaren urte gorenetan

2024/07/05 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Badihardugu Euskara Elkarteak "Eibar 1960-1980: gozo eta mikatz" gazteei zuzendutako dokumentala prestatu du Eibarko Udalaren Egoibarra Batzordearen eskariz. Ikuspegi ezberdinetatik, Eibarrren diktaduraren azken urteak eta trantsizioaren hasierakoak nola bizi izan zituzten ezagutzeko aukera ematen du dokumental honek, sarean Youtuben ikusgai jada.

Eibarko BHII eta Batxilergoko ikastetxeetako ikasleentzako pentsatua eta jende orori ere zuzendua, dokumental honek herriaren historiaren errepaso bat egin nahi du, ikasleen eskola-kurrikuluma kontuan hartuta, testuinguru jakin batean izandako gertaera jakin batzuk azalduz.

Lau zatitan dago banatuta dokumentala, lau garai erretratatuz.

  • Aurrenekoak 1960-1965 urteak hartzen ditu, hazkunde akaso larregizkoaren urteak. Eibarrek, orduan 31.860 biztanle zituen; lana nonahi; fabrika handiak eta etxe azpietako tailer txikiak.
  • Bigarren zatikoa dugu (1966-1972) Eibarko herriak ezagutu duen arorik oparoenetakoa: ordukoa dugu lehen etxe-orratza, Untzagako dorrea; beharrik ere ez zen falta; kultura-gosea zegoen, Euskal Jaiak, orduko Fiesta Vascak, sekulako arrakasta lortu zuen; Boleran eta Jai-Alaian kantu-txapelketak antolatzen ziren; Juan XXIII kooperatiba-kontsumoa zabaldu zen Urkusuan.
  • Hirugarren atalean (1973-1975), petrolioak izandako prezio-gorakadaren ondorioa, inflazioa eta herritarrengan izan zuen eragina islatzen da; eta politikan, Añoveros auzia, frankismoaren heriotza-zigorrak eta Francoren heriotza.
  • Trantsizioa deiturikoa da amaierako garaia (1976-1982). Eibarren auzolanaren eredutzat har daitekeen Gure Herria elkartea. Kulturaren eta euskararen arloan aurrerapausu handiak eman ziren; emakumeen eskakizunak, ordura arte isilean egondakoak... Eibarrek 39.919 biztanle zituen 1979an, sekula izan duen biztanle-kopururik handiena, eta eskolaume asko zeudenez, eskola berriak jaso ziren 1978. urtean (Arrateko Andra Mari, Iturburu ikastola).

Zailak izan ziren urte haiek; gorabehera eta gatazka handiko bi hamarkada izan ziren, baina baita ilusioaren eta aldaketaren hamarkadak ere.

Informazioa gehiago hemen, eta dokumentala Youtuben.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!