Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

PuntuEus domeinuek 10 urte bete ditugu sarean gaur

2024/06/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gaur betetzen dira 10 urte lehen PuntuEus domeinuak aktibatu zirela. Ehun bat aitzindari izan ginen, horien Sustatu.eus bera.

Gure artxiboaren arabera, bezperan (ekainaren 27an) aktibatu ahal izan genuen Sustatu.eus, ordura arteko Sustatu.com esteka guztiak desbideratuz. Baina aurkezpen kolektiboa ekainaren 28an izan zen.

Oraindik ez zegoen .eus-ak libreki erregistratzeko aukera, eta sustapen ekintza bat egin zen: 100 domeinurentzako aukera berezi bat ireki zuen PuntuEus-ek, eta multzo horretatik, nonbait, 92 aktibatu ziren egunen bertan. 92 horietatik 9 enpresak izan ziren, 23 erakunde publiko, 14 hedabide, eta azkenik, 46 entitate euskal kulturgintza barruan koka zitezkeenak (mota eta sektore ezberdinetako entitateak). Horietatik guztietatik 22, PuntuEus Fundazioko kideak izan ziren.

2014. urtearen amaierarako erregistro sistema prest jarri zen, eta urte hartako abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, beste 1.292 .EUS domeinu aktibatu ziren. Une honetan ia 15.000 domeinu dira, domeinuaren bideragarritasunaren muga aski gaindituta.

Fundazioa hasierako aitzindarien zerrendan egon ginen horiekin akordatu da, eta halako irudi oroigarri batzuk bidali dizkigu... goian duzue bat, eta hemen beste bat:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!