Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ehun 'mahatsorri' Wikipedian, Bilboko historiako mendeurren esanguratsu bat markatzeko

2024/06/20 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Datorren urtarrilaren 1ean beteko dira ehun urte Bilboko udalerria nabarmen hazi zela anexionatu zituelako Deustuko elizatea, Lutxana auzoa, eta Begoñako Errepublika edo elizatea. Mendeurrenerako prestatzeko wikipedista talde bat ari da euskarazko Wikipedian "mahatsorriak" identifikatzen eta biografiez hornitzen. 100 biografia ziren helburua, eta gainditu. Mahatsorri da (inoiz machorri Bilboko erdaraz) termino bat erabili izan dena herri-goitizen bezala Begoña eta inguruetako biztanleak izendatzeko. Terminoa dago lotua mahats-herri izenarekin, Bilboko ipar-mendebaldeko inguruak adierazteko balio duena.

Badira hilabete batzuk lanean hasi zirela. Martxoaren 12an 42 mahatsorri bakarrik zeuden eta horien artean 3 bakarrik ziren emakume (Eulalia AbaituaOihana Bartra eta Aiora Renteria). Ekainaren 18an: 105 mahatsorri eta horien artean 30 emakume, genero arrakala pixkat orekatuz. 100eko marka gaindituta, ahalegina publiko egin dute ekimenaren bultzatzaileek Uriola agerkariaren bidez.

Ez bakarrik biografiak, Begoñako Errepublika artikulua handitzen dabil apurka-apurka. Eta hala ere, laguntza gehiago ere eskertuko lukete ekimenaren bultzatzaileek: pertsona gehiagoren ekarpenak, iturri informatibo batzuek edukia askatzea...

Artikulurako irudia, Wikipediatik bertatik, cc-by-sa, Begoñako errepublikaren udaletxe zaharra, Juan Antonio Frade Villar K-Toño (1945-2018) marrazkilariaren lana.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!