Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Perplexity, adimen artifizialeko bilatzaile nolabait berritzailea

2024/06/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Internetek dituen garapen / funtzio / negozio lerro desberdinetan, bilaketarena da honezkero 25 urtez lidergo nagusi baten pean finkoena: Google eta bilaketa sinonimoak dira 21. mende honetan. Adimen artifizialeko garapenek Googleren nagusitasun hautsi ote dezaketen entzuten da azken bi urteotan, eta Google bera ere ari da adimen artifiziala sartzen bere bilaketa funtzioetan (hankasartze batzuk tarteko). Hala ere, zaila da irudikatzea nola txat edo berriketa irudimentsu edo/eta adimentsu baten informazioa dakarten URL eta erreferentziak ordeztu ditzaketen... Baina zantzu batzuk hasi dira agertzen, eta Perplexity izeneko enpresa eta sistema iruditzen zaigu, oraingoz, bilaketa adimentsua izan daitekeenaren aurrerapen onena. Bere gorabeherekin, eta, dagoeneko, polemikekin ere.

Onena, probatu Perplexity.ai eta ikusi... Bilaketa gutxi batzuk uzten dizkizu egiten, eta gero erregistroa. Baina doan erabil daiteke funtzio nagusi batzuetan (ez dakigu epe batez edo eperik gabe). Termino jakin bat bilatu daiteke, Euskal Herria goiko irudirako egin dugun eskaeran bezala, baina txat-leiho baten eran proposatzen dizu berak galdera egiteko, eta aprobak hala egin ditugu, termino edo bilaketa luze samarrak egiten.

Batetik, idatzi dugu sinpleki Tour de France Grand Depart Pays Basque, iazko ekitaldia gogoratuz, eta...

 

Erantzunean gaztelerazko testu bat idatzi digu, guk hizkuntza hori ez erabili arren, eta 2023ko gauzez zuzen erantzun arren, etorkizuneko aditz formekin agertu da testua. Hala ere, ikusi goiko irudian, estekak ere agertzen dira laukitxo batzuetan (bilatzaile bati eska dakiokeen detaile funtsezkoa), eta irudi sorta bat ere badator, zuzen detektatua.

Tourreko emaitzem irudiari erreparatu berriro, "Follow up" bat proposatu digu sistemak, eta guk eman, ea ze Grand Depart tokatzen den 2024an, eta hor ere irudiak eta esteka-laukiak eta informazio oinarrizkoa ondo eman digu: Emilia-Romagna eskualdea da protagonista datorren astean hasiko den Tourrean (gehi Florentzia hiria).

Beste galdera bat euskaraz egin diogu, ea ze adin duen aktore ospetsu batek. Eta asmatu du, euskaraz erantzunez:

Kasu honetan, Keep exploring edo jarraitu esploratzen atalean fijatu gara... zenbait informazio extra proposatu dizkigu Perplexityk, euskaraz. Film onenak zein ote diren galdetu diogu, eta horra erantzunak:

Komentatzekoak: Pixkat kategorikoa auskalo zein irizpideren arabera sailkatu dituen. Baita ere, izenburuak gazteleraz jarri dizkigula euskaraz jarraitu arren. Eta bestetik, datu sorta oro har zuzen dagoela: Clooneyren lehen oscarra bai, 2005ekoa eta film horregatik izan zen; baina Un Día Inolvidable filma ez da 1984koa, 1996koa baizik. Adimen artifizialeko sistema guztietan bezalatsu, hemen ere asmakuntzak.

Bestalde, goiko pantaila horretan Generate Image edo irudi sorkuntzan klikatu dugu, eta hori ordainpeko funtzioa da. 

Lehen inpresioa: nahiko ona, oro har, eta dagoeneko jada euskaraz dabil, baina ordaintzera pasatzeko gogorik ez zaigu sortu...

Batzuen iritziz, Perplexity da bilaketaren alorrean Googlek jasotako desafio handiena urteetan. Hemen artikulu bat, eta hau bezalakoak dexente ari dira argitaratzen prentsa teknologikoan 2024 honetan.

Hala ere, arazotxoak ere agertu dira Perplexityren bidean: Forbes hedabide ekonomikoak salatu du Perplexity, informazio ekonomikoa eskatzen zaionean, literalki testuak eta datuak Forbesetik kopiatuta ematen dituela. Salaketak egiatik asko duela dirudi... eta ikusiko dugu zelan garatzen den auzia.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!