Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Reka Playground, euskaraz primeran dabilen beste adimen artifizial bat

2024/04/20 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Adimen artifizialeko esparruko albiste eta nobedadeek ez dute etenik. Txat, berriketa edo testu sorkuntza euskaraz bikain egiten dutenak ere badira (ChatGPT 4.0 bereziki, ordainpekoa), eta berriki entzun dugu Claude 3 Opus ere bikain aritzen dela. Reka Playground da holako beste bat, euskaraz ederto dabilena (32 hizkuntza dakizki), Kaliforniako Reka enpresak atera berri duena. Datu gehigarri bat Rekari buruz: informatikari euskaldunak ari dira en`resa honetako lantalde txikian jo ta sua.

Mikel Artetxe informatikaria hasi zen Rekan duela urte pare bat, fundatzaileetako bat da izatez, aurretik Facebook-eko hizkuntza eta adimen artifizialeko unitatean ibili ondoren. Egun Euskal Herritik ari da Rekarentzat, hemen Hitz Zentroan ere ari delako lana banatuta. Artetxeren eskutik beste informatikari euskaldun bat ere ari da Rekan, Aitor Ormazabal, hau ere Hitz-ekin konpatibilizatuz. Bien izenpea, eta beste aditu batzuenak, ageri da Rekak atera duen bere lanaren aurkezpeneko artikuluan, honetan. IXA taldean trebatutako ingeniariak dira, Artetxe eta Ormazabal.

Paper horretan Rekaren LLM edo hizkuntza modelo handiek zer gaitasun duten analisatu dute, eta oso ondo dabilela ematen du. Tira, txat erako interfazea aera dute eta bertan probatu daiteke. Hizkuntza tipologikoki desberdinekin ondo lan egiteko gai da tresna, erakutsi dutenez. Hona hizkuntza zerrenda:

Eta tira, zuzenean probatu dugu. Ariketa parearen emaitzak hemen dituzue, bat eta bi.

Bada, euskaraz, primeran egiten du. Adibide honetan lehen hitz adeitsu batzuen ondoren, sumendiak nola funtzionatzen azaldu digu. Beste honetan ahizpa kontzeptua ea ulertzen duen probatxo batez galdetu diogu, eta badirudi baietz... Hala ere, gero jarraipeneko galderan nahastu da, eta ez digu arreba atera... Igual bihurriak izan gara erronka planteatzeko orduan. Ikus galde-erantzunak:

Gainerako testuetan ibiltzen bazarete, ikusiko duzue oso euskara txukuna egiten duela, eta ergatiboa egoki eta zuzen darabilela.

Edukiaren zehaztasunaren gainean, tira, 2020ko Oscar sarietako informazioa zuzen eman digu, baina Iban Zalduaren berri ematerakoan, bigarren abizenetik hasita, dena gezurra eta asmakuntza da (!). Konparatu zer dioen Rekak Zalduaz, disparatezko gauzak, eta Wikipediako informazioa, zuzena.

Rekak egiten duen beste gauza bat, argazkiak igo eta deskribatzen ditu (euskaraz eskatuz gero, euskaraz, noski). Iban Zalduarekin egin dugu adibideetako bat (barkatu arren Iban! Googleren adimen artifizialeko gezurrak ateratzeko erabili zintugun eta klasikoa zara jada gure aprobetan!) eta bestea, giltza batzuk, fruta eta esku bat konbinatzen dituen argazki honekin. Deskribapenetan badaude gorabeheratxo batzuk, 

Zure aprobak egiteko, Reka Playground: https://chat.reka.ai 

Zuzenketa, 12.10: Lehen bertsioan Reka Singapurrekoa dela idatzi dugu, baina Kalifornian egoitza duen startupa da.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!