Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Gabarraren ekitaldiaren kritika nagusia, euskararen erabilera

2024/04/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Duela astebete izan zen urteko super-gertakaria, Gabarraren ospakizuna Bilboko Itsasadarrean, Athletic Clubek Espainiako gizonezko futboleko kopa irabazi ostean antolatutakoa. Masiboa izan zen jarraipenean, eta baita hedabideek (eta herritar askok, bertaratu ez zirenek euskaldun askok tartean) eskainitako arretan.Poztasunaren aldetik askorentzat zoragarria izan zen, baina kritikak ere eragin zituen gauzak. Hizkuntzaren erabileran, hain zuzen ere.

Ekitaldiaren alderdi komunikatiboak, bereziki udaletxeko balkoitik zuzendutako mezu eta partehartzeak, kritikatuak izan ziren euskararen erabilera eskasagatik. Protagonismo handiena horretan Iker Muniain kapitainak izan zuen balkoian, eta gizonak ez daki euskaraz. Baina ez zen bere kontua izan bakarrik (aparte, Muniainen beste jarrera eta esamolde batzuek ere jaso zuten kritikarik).

Martxelo Otamendik idatzia Berrian: "Dena biribil atera zen, euskararen erabilera izan ezik (...). Bizkaian euskarak daukan ehunekoaren dezente azpitik geratu zen haren erabilera. Mikrofonoa ez zen izan euskararen aliatua egun horretan, normalizazioaren zoritxarrerako."

Eta Ramon Basalduak, Athleticen jarraipenean berezitutako kirol kazetariak, Bizkaia Irratian:

Hain urria gertatu zitzaigun Asier Villalibrek esandakoa... 

Argazkia: Wikipediakoa, cc-by-sa.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!