Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Musika "traizionala" sortzeko tresna gehiago

2024/04/17 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Martxoan aurkeztu genizuen Suno, nola erabil daitekeen musika egiteko baita euskaraz ere. Era honetako kalitatezko adimen artifizialeko lehen zerbitzua zela iruditu zitzaigun, eta agian hala izango da, baina beste bi asmakuntzaren berri izan dugu, Udio eta Sonauto, eta horiekin ere euskarazko piezak egin daitezke. Azken tresnarekin bereziki Xabi Ezpeletak egin duena, ikusgarri eta entzungarria: "Kantu berrikoiak: adimen artifiziala erabiliz sortutako euskal musika traiziolana."

Adi, "kantu berrikoiak", eta "musika traizionala", dio Ezpeletak ironiaz. Hau da, asmo esperimentalez inoren kontra egiteko gogorik gabe, denborapasa bat uler bedi, ez euskal musikariak ordezkatzeko ezer.

Estilo desberdinak, emaitza gorabeheratsuekin... Umore pixkatekin konektatu zaitezte eta entzun, Baleafunk fedibertsoko euskal biltegian gorde ditu piezak Ezpeletak. Kalera kalera kantua (Imanol Urbieta eta Josu Txapartegirena) nola geratu den, Ruper Ordorikak abestuko balu bezala, deigarria egin zaigu. Ezpeletak esan digunez, Sonauto.ai zerbitzua erabili du kantu hauek sortzeko.

Beste antzeko zerbitzu bat da Udio. Honetan ere, besteetan bezala, prompt edo definizio batzuk eman sistemari, eta nahi izanez gero hitzak ere eman, eta adimen artifizialak konposizio abestu bat emango dizu. Sustatu egiten dugun lantaldeko Jatsu Argarate musikariak halako konposizio sinfoniko samarra ekoitzi du: Urepele's Legacy.

Udio honetan soinu konposizio ez-musikatuak ere egin daitezke, stand-up comedy estilokoak bailiran. Entzun adibide hau, ingelesez. Euskaraz ere saiatu gara, txiste moduko batekin, baina ez zaigu oso ondo irten. Tira, entzungai duzue hemen, eta barkatu.

Txiste penagarri honen berri eman genion aurretiaz Borja Ariztimuño filologoari, eta ondo hartu du; are gehiago, Doraemonen bertsio metaliko bat eskaini digu:

Udioren gauza berezi bat da hitzen gainean abesti-izenburuak asmatu egiten dituela, Doraemonen horri Iron Gora Bati izenburua adimen artifizialak eman dio, ez Borja lagunak.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!