Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal Soziolinguistika Jardunaldia 2024, Soziolinguistika Klusterraren 20. urteurrenean

2024/04/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Soziolinguistika Klusterrak urtero antolatzen duen Euskal Soziolinguistika Jardunaldia apirilaren 23an egingo da Gasteizen, Europa Jauregian. Urtero bezala, euskara biziberritzeko interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen zenbait auziri helduko zaie egitarauan, baina aldi berean 20 urte betetzen direlarik Soziolinguistika Klusterra osatu zela, atzera begiratzeaz gain, prospektiba ere egingo dute: "Hurrengo 20 urteetan datorrenaz eta egin nahi genukeen bideaz hausnartuko dugu."

Izena-emateko eta informazio gehiago,hemen.

Egitaraua

9:00 DOKUMENTAZIO BANAKETA

9:15 IREKIERA

9:30 HITZALDIA. Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Katalunian - Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)

10:30 PANELA- Hizkuntza gutxituaren inguruko diskurtso emergenteak Euskal Herrian:

  • Diskurtsoak etnizitatetik haratago – Onintza Legorburu (Emun)
  • Hizkuntzak bizindartzeaz, galtzeaz baino gehiago – Xan Aire (Plazara)
  • Inposizioak, pribilegioak, eta beste botere gatazka batzuk – Mikel P. Ansa (Berria)

11:30 ATSEDENALDIA

12:00 TAILERRAK (Talde-ariketak)

  1. Soziolinguistika Hezkuntzan – Soziolinguistika Klusterra eta EAEko Berritzegune Nagusia
  2. Immigrazioa eta integrazio soziolinguistikoa – Soziolinguistika Klusterra
  3. Kirol antolatuaren lekua euskararen biziberritzean – Emun

14:00 BAZKARIA

15:00 HITZALDIA. Katalanaren soziolinguistikaren ekosistema - Avel-li Flors (CUSC-Universitat de Barcelona)

15:30 MAHAI-INGURUA. Euskal soziolinguistikaren ekosistema: non gaude eta nora goaz?

  • Manex Agirre (Gorbeialdeko Kuadrilla)
  • Maddi Etxebarria (Elhuyar)
  • Jon Mentxakatorre (Mondragon Unibertsitatea)
  • Moderatzailea: Rosa Ramos (Uharri)

16:45 HITZALDIA. Soziolinguistika Klusterretik hurrengo bi hamarkadei begira - Imanol Larrea (Soziolinguistika Klusterra)

17:00 ITXIERA

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!