Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

GUROT! Euskal Galderen Unibertsoaren talde-lehiaketa abian da

2024/03/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Bizkaiko gazteen artean arrakastatsuenetakoa den jolas hau berriro ere bueltan da. GUROTen edonork jokatu ahal du baina lehiaketan 12-18 urte arteko gazteentzako da. Gurot lehiaketan parte hartzeko izen-ematea www.gurot.eus webgunean egin beharko da otsailaren 26tik martxoaren 14ra bitartean.

2023an 3.200 gazte bizkaitar aritu ziren Gurot aplikazioarekin jolasten. Oraingoan edizio berritua eta osatua dakar, dagoeneko 11 eskualdetara zabaldu dena. Bere helburua, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeaz gain, gazteei euren aisialdirako jolas edo tresna egoki bat eskaintzea da, galderei erantzunez sariak irabazteko aukera emanda.

  • Izen emateko epea zabalduta dago, otsailaren 26an
  • Lehiaketa martxoaren 18tik apirilaren 17ra arte izango da,
  • eta aurrez aurreko finala apirilaren 26an San Mameseko Ipar Aretoan.

Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!