Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Gordegia: Interneteko 2024ko Argia Saria

2024/01/26 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Gordegia.eus webguneak, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria 2024ko edizio honetan. Urtero bezala, euskal hedabideen mundutxoa elkartu da Usurbilgo Atxega jauregi eta jatetxean Argiak gonbidatuta.

Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria Gordegiari, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.

Gainerako sariak

Gaurko ekitaldian banatu dituzte gainerako sariak honako hauek izan dira:

Entzunezko Argia Saria: Ez gatoz Paristik podcastak jaso du entzunezkoen kategoriako saria. Euskaraz diharduten artisten eskubideen defentsan eginiko lanagatik, eta alor horretan dibulgazioan egindako ahaleginagatik jaso du saria podcastak. Amagoia Gurrutxaga eta Harkaitz Canok jaso dute saria, Lanartea elkartearen izenean Lanartea baita podkastaren ekoizlea. 

Ikus-entzunezko Argia Saria Bizkarsoro filmarentzat izan da. Josu Martinez zuzendariak eta Katti Pochelu ( @Gastibeltzafilm ) eta Hibai Castrok, Gastibeltza Film ekoiztetxekoek, jaso dute saria. Euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia kontatzen du Bizkarsoro filmak, fikziozko herri batean benetan gertatu izan direnak kokatuz 20. mendean zehar pairatu izan ditugunak. 

Prentsako Argia Saria 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuarentzat izan da, Berria egunkariko Kristina Berasain kazetariaren lan bat, eta egileak berak jaso du saria. Irakurri Berrian bertan nola aurkeztu zuten liburu inportante hau.

Sustapen edo publizitate Kanpainaren Argia Saria Guggenheim Urdaibai Stop plataformarentzat izan da. Itsaso Zaldunbide, Eider Gotxi eta Zuriñe Gandariasek jaso dute saria. Urdaibaiko biosferaren erreserban Guggenheim museo gehigarri bat egiteko asmoaren kontrako kanpaina herritarra da.

Interneteko Argia Sarien zerrenda

Hona aurreko urteetan Interneteko Argia Saria jaso duten ekimenen zerrenda: 

2012a arte, Sareko Argia saria esaten zitzaion ohore honi. Hauetxek jaso zuten izen horrekin:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!