Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskarazko Wikipediaren hurrengo erronka: mila artikulu sendoago

2024/01/22 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aurreko urteetan Wikipedia guztietan izan beharreko mila eta hamar mila artikuluen kalitate neurketan gora egin ondoren (ikus Sustaturen albistea eta EWKE elkartearen 2020-2023 lau urteko memoria), euskarazko Wikipediak erronka proposatu du, 1.000 artikulu nabarmenen zerrendan, artikulu guztien edukia 30.000 bytetik gora igotzea. Hemen azaltzen da prozedura.

Kalitate neurketek artikuluen luzera hartzen dute kontuan. 30.000 karaktere edo bytetik gora, artikulu luze eta osotzat hartzen da. 10.000 eta 30.000 artean ertainak, eta laburrak 10.000tik beherakoak (tira, zifrak biribilduz).

Mila horien sailkapena prestatu du Wikipediak wikipedista boluntarioek horien hobekuntzan egin dezaten lan.

Kontagailua jarrita dago, eta halaxe ageri da oraingoz:

Azken aldaketa horiek hemen ikus daitezke.

Kolaboratzeko, ekin wikilariok!

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!