Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hilbeltza beka, iazko lan hautatua kalean jada, martxan 2024ko deialdia

2024/01/08 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko 2024ko (H)ilbeltza bekaren deialdia egin berri dute. 7. edizioa da, eta oraintsu kaleratu da 6. edizioko lanal, zeina formalki (H)ilbeltza jardunaldian aurkeztuko den laster, ilbeltz edo urtarril honen amaieran.

 2023ko edizioan «Les Évangélistes» [Ebanjelariak] serie arrakastatsuaren lehen liburua, Fred Vargasen Debout les morts (1995) itzultzea proposatzen zen. Beñat Irastorza itzultzaileak irabazi zuen beka, eta hor da kalean orain, Altxa hildakoak.

2024ko deialdian ere itzulpena da lagunduko dena, eta, zehazki, Núria Cadenes idazle katalanaren Guillem (2020) eleberriaren itzulpena (artikulu honen ilustrazioa, Cadenes). Parte hartu nahi duenak eleberriaren lagin bat itzuli beharko du. Beka 6.000 eurokoa izanen da, eta bi zatitan emanen da.

Laginak 2024ko martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan, eta apirilaren 30a baino lehen jakinen da bekaren irabazlearen izena.

Epaimahaiko kideak hauek izanen dira: Baztango Udalaren ordezkaria, Fernando Anbustegi; Txalaparta argitaletxearen ordezkaria, Garazi Arrula Ruiz; eta (H)ilbeltza elkarteak izendatutakoa, Beñat Irastorza.

Aurkeztutako laginean itzulpenaren kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira, baita sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea ere.

Oinarrien laburpena dahau, kontsultatu detaileak hemen.

 

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!