Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Maite Idirin hil da

2024/01/20 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Maite Idirin kantari, kulturgile eta euskaltzalea hil da gaur, 80 urte zituela. Bizkaian jaioa, Parisen erbestea bizitakoa, eta nagusiki Lapurdin bizi izana 1973tik aurrera, euskarazko kantagintza konprometituaren erreferentea izan da.

Ugaon jaio zen Idirin, 1943. urtean. 1968an, Zeberion egin zuen lehen kantaldia; Atahualpa Yupanqui kantautore argentinarraren kontzertu bat ikusi ostean Bilbon. Eduki sozial eta erreibindikatzaileko Yupanquiren kantaigintzak inpresio zuzena egin zion Idirini eta urte berean, Atahualpa Yupanki euskaraz diskoa kaleratu zuen, eta kontzertu ugari egiten hasi zen Euskal Herrian zehar, askotan Bittor Egurrola kantaria bidelagun zuela.

Politikan ere inplikatu zen aldi bertsuan, 1969an, erbestera alde egin behar izan zuen. Bermeoko portutik irten zen Maite, uztaileko gau batean ihesi. Baionarainoko bidea barkuan egin zuen, eta handik Parisera joan zen.  1969ko urritik aitzinera, gauero ordu-erdi batez kantatzen zuen Parisko «Candelaria» kafe-antzokian. Jokin Apalategi iheslari ere bertan zen, eta han ezagutu zuen senar izango zuena; Apalategi Vincennes-ko Unibertsitatean Soziologiako ikasketak egiten ari zela, Idirin ere bertan inskribatu zen baina, aldi berean, Europan zehar kantuz ibiliz zen; gehienbat Belgikako Flandrian, baina baita Jugoslavia, Italia eta Alemanian ere. Maite Idirin, herrigintzan kantuz liburuan kontatzen dira pasarte horiek (artikulu honen ilustrazioa, liburuaren azala da).

Elkar argitaletxearen lehen sortzaileak Ipar Euskal Herriko 20 gazte izan 1972an, eta horietako bat izan zen Idirin.

1973an, Donibane Lohizunera itzuli zen 1973an Euskal Herrira itzuli zen, Jokin Apalategi senarrarekin eta Ur Apalategi semearekin. eta Baionako Zabal liburu-dendaren sortzaileetako bat izan zen. Parisen feminismoa ere ezagutu zuela kontatu zuen Idirinek, 2010eko adierazpen hauetan.

"Feminismoa ezagutu nuen, eta hor ere biziki konzernitua sentitu nintzen. Egundoko ekarpena burutu zuen emakume talde bat sortu genuen Baionan, Mitterrand agertu arte. Mitterrandekin itzali ziren, euskaldun eta katalanen kasuak ezik, gainerako nazionalitateetakoak. Nola? Buruei karguak emanez..."

Baionako kontserbatorioan musika ikasketak hasi zituen 1975ean. 1979an Baionako kantuzko urrezko domina jaso zuen. Ondoren Bordelen jarraitu zuen ikasten, eta 1981ean hango kantuzko urrezko domina eskuratu zuen. Ordurako lehen disko luzeak kaleratuak zituen: Hazia sortzen denez lurpean jarria... (Elkar, 1975) eta Ahizpatasuna (Elkar, 1979). Bi disko haiek Iparraldeko musikariekin grabatu zituen, tartean Errobi taldeko batzuk. Halaber, Ez Dok Amairu desegin ondoren sortutako Ortziken taldean parte hartu zuen.

Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2014an.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!