Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Stand Up panorama euskaraz emankor ageri da

2024/01/20 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Stand Up edo bakarrizketako komedia euskaraz emankor ageri den alorra da 2024 honetan. Zenbait albisteren berri jarraian.

Antton Telleriaren Nekatutak zelako arrakasta izan zen badakigu, eta ikuskizuna filmatu eta Youtubera igotzea sekulakoa izan zen. Duela aste gutxi batzuk, Youtuben ez zegoela ikusgai eta txantxak hasi ziren, ea nola desagertu ote zen bideoa bertan... Txantxa zen, Espainiako Filmin plataformarekin egin du tratua, eta atzodanik han dago ikusgai, gaztelerazko azpidatziekin. Bestalde DAPA sortzaileen bideo-sortetan ere agertu da Antton Telleria, urtarrileko ale honetan.

Beste ekarpen interesgarri bat, Primeran streaming plataforman, hamabi bakarrizketa Altxa Komedia saioan

Eta dagoeneko ari direnez aparte, etorriko direnak. Iaz Karkarkar ekimena abiatu zen Donostian, saio, komediante eta materialentzako probalekua. Aurten jarraituko du horrek, eta horretarako, stand up tailerra antolatu dute Karlarkarrekoek Bagera Elkartearekin batera.

Lau prestakuntza saio, astearteetan Donostian, otsailaren 27tik hasita eta martxoan (lau astearte 18.00 - 20.00 ordutegian), eta gero, han trebatzen direnen artean, aukeran nahi duenarentzat, Karkarkarren Stand Up Probalekuan antzezteko aukera apirilaren 18an. 

Informazioa eta izen-ematea, hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!