Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Oraina Kontakizun, Erresistentziak, hizketaldi sorta Bilbon

2024/01/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Iaz antolatu zuten lehen aldiz Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldi sorta Bilbon. Aurten berriro, Erresistentzia kontzeptuari erreparatuz. lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi saio Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean.

Bi adiera ditu erresistentzia hitzak. Bateko, oztopoa, traba, zailtasuna, mesfidantza, errezeloa… aski negatiboa. Besteko, iraun, bizi, aurrera jarraitu, sortu… positiboa. Horretaz hausnartzeko saio bakoitzean bi sortzaile arituko dira solasean, euskaratik eta euskaraz. Egitaraua hauxe da:

  • Urtarrilak 23: Yolanda Arrieta eta Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'. Moderatzailea: Galder Perez. Biran, 19.30etan.
  • Otsailak 6: Anjel Lertxundi eta Danele Sarriugarte. Moderatzailea: Ana Galarraga. Kafe Antzokian, 19.30etan.
  • Otsailak 20: Anari eta Iñigo Astiz. Moderatzailea: Julen Azpitarte. Biran, 19.30etan.
  • Martxoak 5: Iñi Etxezarreta eta Aner Peritz Astiz. Moderatzailea: June Fernandez. Kafe Antzokian, 19.30etan.

Ikusle kopuru mugatua izango da, 90 lagunekoa, eta aldez aurretik eman beharko da. Lau saioetarako matrikularen prezioa 25 € da (20 € langabeak eta ikasleak). Sarrera eta aurreko jardunaldien liburuxka biak batera: 30 €

Izen-emateak: orainakontakizun (a bildua) gmail puntu com


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!