Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hizki App print and play musutruk

2024/01/16 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hizki.app jokua interesgarria iruditzen bazaizu baina pantailarekin ibiltzea nahi ez baduzu, hona hemen paperezko bertsioa musutruk jeisteko. Hizki.app hitzak sortzeko joku sinplea da, non 16 hizkiekin ahalik eta hitz gehien sortu behar dira. Bi hilabete hauetan milaka hitz ikusi eta ikasi ditugu egunero eta orain karta bertsioa eskuragarri dago, doan!

Hizki.app karta joku bat bezala jolas daiteke. Horretarako https://hizki.app/print orrira jo eta eta euskarazko bertsioaren PDFa jeitsi besterik ez duzu egin behar. Behin jeitsita, herriko liburutegian, kopistegian ala morroprint bitartez (lanean) inprimatu, moztu eta kitto! Karta joku baliogarri bat eskuratuko duzu.



Guztira 6 orrialde dira txuribeltzean eta emaitza 64 karta dira. Nahi izanez gero argibideak eta karten atzekaldeak ere inprimatu daitezke. Emaitza profesionalagoa lortzeko, plastikozko zorroak ere erabil daitezke, bideoak erakusten duen moduan.

Hizki.app eskoletan erabili da jadanik, baina pantailak ikasgeletan sartzerik ez baduzu nahi, orain ez dago aitzakirik ;) Gainera bakarka zein 4 jokalari batera jolasteko aukera daukazu.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!