Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskarazko 2023ko joko onenak: KlaustroFobia eta Tunic

2024/01/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu euskarazko jokoen kategoriak: KlaustroFobia euskaraz sortutako joko onena suertatu da; eta Tunic, kanpoko baina euskaratutako jokoen kategorian (azken honen irudi bat ilustraziorako erabilia).

Hiru ataletako hiru lehenak:

Urteko bideojokorik onena

  1. Baldur’s Gate 3 
  2. The Legend of Zelda: Tears of the Kingdom 
  3. Super Mario Bros. Wonder 

Euskal bideojokorik onena

  1. KlaustroFobia
  2. Arimen Gaua 
  3. The Silent Swan 

Euskaratzerik onena

  1. Tunic
  2. Super Mario World / Ciao Nonna
  3. Celeste /Signalis

Beste kategoria batzuk ere badaude, indie jokorik onena, gailu mugikorretarako onena eta abar... Ikus emaitza guztiakhemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!