Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Wikilari euskaldunak, genero arrakala zuzentzeko ahaleginean

2024/01/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskarazko Wikipediak 2023an egindako lorpenez jardun genuen hemen lehengoan, eta beste alor bat aipatuko dugu orain, zelako aurrerakada egin den emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena) konpontzen saiatzeko.

Emakumeen biografien inguruan lanean ari dira wikilari asko euskarazko Wikipedian, tartean WikiEmakumeak taldekoak (dokumental baten protagonista duela gutxi). Azken hiru urteotan lortu dute emakumeen biografia kopurua bikoiztea (geghiago izatez, %110eko gorakada). Euskarazkoa da 50.000 biografia baino gehiago duten Wikipedien artean emakumezko ehuneko handiena duena eta 25.a kopuru absolutuan.ç

WikiEmakumeok ekimenaren barruan nolabait, Marisa Barrenak zuzentzen duen Durangoko Wikilariok taldeak egin du ahalegin berezia: azken urteetan 5.0000 biografia sortu dituzte, eta marka horretara justu 2023a amaitu aurretik iritsi ziren.

Azken hiru urteotan %18,98tik %27,45ra igaro dira emakumeen biografiak euskarazko Wikipedian. Urtea 17.175 emakumerekin hasi dugu, orain 4 urte 7.123rekin hasi genuen. 20.000 biografia lortzeko aukera 2024an? erritmoarekin hortxe, doi-doi irits gaitezke... Horretarako pizgarri Katalanezko wikipediaren bidea izan daiteke, zeren han ere fuerte dabiltza alor honetan. 20.000 biografien langa, izatez, 2017an amaitu zuten, eta 2023a 39.000rekin amaitu dure

Datu hauen iturriak:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!