Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Bizkarsoro filma, euskararen aurkako jazarpenaren kontakizuna, herriz herri gaurdanik

2024/01/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskararen aurkako jazarpenaren eta euskaldunen bizitzeko gogoaren historia kontatzen du Bizkarsoro filmak, fikziozko herri batean benetan gertatu izan direnak kokatuz 20. mendean zehar. Josu Martinezek zuzendutako filma gaur zazpi herrialdeetako aretoetan ikusiko da, eta jarraian hainbat herritan ere egingo dira emanaldiak. Zuzendariaren esanetan, "euskararen aurkako zapalkuntzari aurre egiteko tresnak badaudela erakusteko pelikula bat da Bizkarsoro".

Donostiako Zinemaldian eman zuten irailean Bizkarsoro, eta gaur aretoetako emanaldiak izango dira estreinakoz Gasteiz, Altsasu, Baiona, Donibane Garazi, Tolosa, Maule eta Durangon. Adi, gaur ostiralerako dira emanaldia, asteburuan zehar badira gehiago, baina herri batzuetan gaurko emanaldia da bakarra. ZerNonIkusi webguneak du emanaldien zerrenda zehatza hemen.

Gaur ez bada, beste aukera batzuk ere izango dira filma ikusteko, banatzaileek eta UEMAk egindako akordioari esker. Baina horretarako, herrietan behar da ekimena: UEMAk formulario bat prestatu du eskaerak bideratzeko.

UEMAko lehendakari Martin Aramendiren iritziz, "ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea leuntzeko, UEMAren ildoetako bat da herritarren kontzientziazioan eragitea, eta horretarako garrantzitsua da euskararen eta euskaldunen aurkako jazarpena nondik eta zergatik datorren erakustea ere".


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!