Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

250 eduki gehiago aurten Azpitituluak Euskaraz webgunean

2023/12/31 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Azpitituluak Euskaraz ekimenak eduki karga nabarmen batekin amaitu du urtea. Guztira, Filmen katalogoan, 99 film gehitu ditugu, eta telesailak atalak izan dira 152. 16 telesailetako 20 denboraldi berri gehitu dira, 152 telesail atal horiek batzeko.

Telesailen artean, Game of Thrones telesail “klasikoarekin” egindako ahalegina aipa daiteke: aurretik zenbait denboralditako 37 atal zauden, baina beste 36 atal gehitu ditugu 2023an, telesail osoa euskaratuta dagoelarik orain (lau denboraldi osorik gehitu dira, beste moduan batean esanda, 2.a, 3.a, 4.a eta 8. eta azkena).

GoT telesailekoak Euskal Encodings ekimenetik etorri zitzaizkigun urte hasieran, eta ez dira Encodingstarrek pasatu dizkiguten bakarrak, hainbat film ere jatorri horrekin markatu baititugu aurtengo igoeretan, beste erabiltzaile boluntario batzuek ere eurenak eman dituzten bezalaxe. Beste ekarpen interesgarri bat Zital euskal hacker saiatuari esker egin genuen: itzulpen automatikoaren bidez hiru film euskaratu, hementxe duzue azalpena, azpidatzietarako sarbidearekin. Zitalen tresna, azpidatzien SRT fitxategiak egoki tratatzeko gaitasuna duena, hauxe: https://itzultzaile-neuronala.zital.eus/ Hona esperimentu horrek emandako fotograma bat:

Zaletuengan jatorria duten material horiez aparte, Amazon Prime Video eta Netflix streaming plataformek jarraitu dute material azpidatzia banatzen, eta han dute jatorria orain gure katalogoan zenbait fitxategik. Filmazpit plataformakoak ere gehitu ditugu, eta  Hala ere, aurreko urteetan bezala, eduki gehiena Open Data Euskadi zerbitzuan askatu diren azpidatziek eskaini digute.

Amaitzeko, hona eduki interesgarri batzuk azken hilabeteetan kargatuak. Filmei dagokienez:

  • The Fabelmans, Steven Spienlberg-en pseudo-auto-biografia. (gaurko ilustraziorako irudia, film horretakoa)
  • Beste pseudo-auto-biografi bat, baina Kenneth Brannaghena: Belfast.
  • Alcarràs, film katalan hunkigarria.
  • Maestro, urte amaierako estreinaldi bat, Leonard Bernstein-en biopic-a, Bradley Coooperrek egina.
  • L'evenement edo Gertakaria, Annie Ernaux nobel saridunaren eleberrian oinarritua.
  • Dunkirk, Nolanen gerra filma.
  • Nimona, urteko animaziorik interesgarrienetakoa.
  • The Square egungo gizartearen txorrada askoren kritika bikaina.

Eta telesailetan:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!