Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskararen Historia ikastaroa, bost larunbat goiz Altzon

2024/01/04 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskararen Historiaren oinarriak lantzeko ikastaroa antolatu dute Galtzaundi euskara elkarteakk, Altzoko kultura batzordeak eta Altzoko Udalak; Altzon, bost larunbatetan urtarrilaren 20tik martxora.

Saioak Altzoko Batzarremuño Kulturgunean egingo dira saio guztiak, larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara; egitarau honekin:

Urtarrilak 20. Jakin noiztik X. mendera.

  • Hizlaria: Borja Ariztimuño Lopez (Tolosa, 1986).

Otsailak 3. Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak

  • Hizlaria, Blanca Urgell Lazaro (Gasteiz, 1962)

Otsailak 17. Euskararen Pizkundeak eta atzerakada berria 1800-1975.

  • Hizlaria: Haritz Azurmendi Arrue (Albiztur, 1991).

Martxoak 2. Euskalgintzaren berregituratzea eta indarberritzea, 1975-2023.

  • Hizlaria: Garikoitz Goikoetxea Etxeberria (Elduain, 1989).

Martxoak 16. “Nora goaz? Etorkizunera begira” mahai ingurua.

  • Moderatzaile: Kike Amonarriz Gorria (Tolosa, 1961).
  • Idurre Eskisabel Larrañaga (Beasain, 1970).
  • Eneko Gorri Gantier (Angelu, 1983).
  • Intza Gurrutxaga Loidi (Getaria, 1996)
  • Jon Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1966).

Izena emateko argibideak hemen, Galtzaundiren webgunean.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!