Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Arantxa Gurmendi hil da, aktorea eta kulturgintzako aitzindaria

2023/12/24 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Arantxa Gurmendi (Donostia, 1944) gipuzkoar aktorea atzo hil zen 79 urterekin zen. Goenkale telesailean Hortentxi pertsonaia izateagtik izan zen ezaguna batez ere, baina pertsonaia horretatik aparte lan asko egindakoa zen, Goenkalen bertan aktore zuzendari esate baterako, eta 1960ko hamarkadan euskal pop-aren lehen pauso xaloetan eta Ez Dok Amairu mugimenduaren hastapenetan.

Antzerkian, telebistan zein zineman egin zuen ibilbide oparoaz gain, gaztetan egindako urrats aitzindariak aipa daitezke. Donostiako lehen ikastoletan, Elbiria Zipitriarekin ikasi zuen, eta giro berean aritu ziren anai-arrebekin (Ixiar eta Juan Mari Gurmendi), 1960ko hamarkadan Jarrai antzerki-taldean eta Biurriak musika taldean jardun zuen.

Biurriak taldeak ye-ye erritmoak eta asmoak ekarri zituen taldera. Arantxa Gurmendik Concha Velasco duela hilabete hilaren Neska ye-ye ezaguna euskaratu zuen, eta grabaketa zahar honetan ere entzun dezakegu Sam Cooke-ren Wonderful World euskaraz kantatzen.

Jarrai taldea ere egon zen oso inplikatua Ez Dok Amairuren hastapenetan. Izen horrekin ez baina taldearen muina aurkeztu zen 1966ko urtarrilaren 9an Hernaniko Aitor antzokian (Gipuzkoa). Ramon Saizarbitoria eta Arantxa Gurmendi ziren jaialdiko aurkezleak eta han izan ziren Julen Lekuona, Mikel Laboa, Kemen taldea, Benito Lertxundi...

Hastapen horien historia, Arantxa Gurmendiren ekarpenekin, Hernaniko 2016ko Urtekariko ale honetan. Audio pieza, Jesus Mari Olano zenak magnetofoi batekin 1964tik 1972ra egindako sortakoa da, Berriak Soundcloudera eramana. Artikulu honetarako irudia Berriak Soundcloudera kargatu zuen hori da, Biurriak taldearena, Arantxa bigarrena da eskuinetik.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!