Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

InpAkta, euskal aldizkari zientifiko berria, paperean eta Interneten irekian

2023/12/24 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Duela aste pare bat, Durangoko Azokan, aurkeztu zuten ‘InpAkta’ euskal aldizkari zientifiko berria. Euskaraz eta beste zenbait hizkuntzetan, paperezko aldizkaria bada (PDF eran sarean eskuragarri zero zenbakia), baina baita webgunea ere: Inpakta.eus

Euskal Herriko zenbait alorretako ikertalde eta erakundeetako ikertzaileek osatu dute Inpakta. 22 erakunde guztira, artikulu honetan duzue zerrenda.

Bost arlo nagusi jorratuko ditu aldizkariak:

  • Natur Zientziak,
  • Osasun Zientziak,
  • Gizarte eta Giza Zientziak,
  • Lurralde Antolaketa eta
  • Teknologia.

Arlo nagusi hauen barneko arlo espezifiko ezberdinetako ikerlanak jasoko ditu aldizkariak, beti ere Euskal Herriko lurralde edota gizartean inpaktu soziala izan badezakete.

Paperean urtean bi zenbaki kaleratuko ditu InpAkta aldizkariak, 2025 urtetik aurrera (orduan lehen ale zenbakitua, baina esan bezala zero alea kalean da jada). Open access filosofiarekin bat eginez, Internetez sarbidea librea eta doanekoa izango da.

Aurkeztutako zero zenbakiak 20 artikulu bildu ditu, horietatik 17 ingelesez eta 3 euskaraz. Azalpen edo laburpena, denek dute euskaratua dena den. Inpaktako arduradunek asmoa dute, finantziazio nahikoa lortuz gero, artikulu guztiak ingelesez eta euskaraz argitaratzea aurrerantzean. Izan ere, azpititulu elebidun hau du Inpaktak: Inpaktu Sozialerako Ikerlanen Akta – Journal of Research for Social Impact. 

Ezagutu eta bisitatu Inpakta.eus


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!