Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Bideak eta Lore Hostoak podkastak, Rikardo Arregi sarietan irabazle

2023/11/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Bideak (Kazetaritza atalean) eta Lore Hostoak (Komunikazioan) izeneko podkastek irabazi dituzte aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak, gaur Andoainen egindako ekitaldian jakinarazi denez. Ekitaldi berean, ohorezko mugarri saria jaso du Menane Oxandabaratzek, Irulegiko Irratiaren sortzaileak.

 

Bideak’ podcastari emandako saria Ion Telleria eta Goizeder Taberna kazetariek jaso dute. Podkast hori ‘Mediabask’-ekin elkarlanean sortu zuen NAIZ Irratiak. Frantziar Gobernuak Euskal Herriko mugak itxi eta kontrolak gogortu zituenetik horrek migratzaileentzat izan dituen ondorioak ditu aztergai, zazpi ataletan: ‘Bide galduak’, ‘Bidegileak. Nori ixten dizkio ateak Europak?’, ‘Irun, harrera herria’, ‘Checkpoint’, ‘Dublingo bidea’, ‘Harrera Lapurdin’ eta ‘Bide berriak’.

Lore Hostoak podkastak komunikazio saria irabazi du, eta Ekain Perezek jaso du. Berak egindako musika elkarrizketak dira EITBren podkast komunitate honetako muina.

Irabazle bakoitzak 9.000 jaso ditu. Finalistek garaikurrak jaso dituzte, eta hauek izan dira: Kazetaritza atalean:

Komunikazio sariko finalistak berriz:

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!