Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskal Artisten 1. mintegia egingo da larunbatean

2023/10/17 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Oiartzingo Landetxe Kultur aretoan egingo da urriaren 21ean, larunbatarekin, Euskal Artisten 1. mintegia.UEUk eta Lanartea elkarteak antolatuta, lelo honekin egin dute deia: "Artistaren Estatutua. Nondik? Nola? Norentzat? Zertarako?"

Mintegiaren eduki nagusiak izango dira mahai-ingurua, eta hitzaldi informatibo kontu fiskal/laboralez.

Mahai-inguruari izenburu hau eman diote: "Zertaz ari gara Artistaten Estatutuaz ari garenean?". Moderatzailea izango da Sustrai Colina eta hizlariak:

  • Odei Barroso (musikaria, ekoizlea, intermitentea)
  • Pantxika Telleria (dantzari, koreografo, Elirale Taldearen sortzilea)
  • Maddi Goikoetxea (aktorea,URA JATEN liburua argitaratu berri du SUSA argitaletxearekin)

Hitzaldi nagusia, berriz "Sortzaileen egoera fiskala eta lan erregimena", hizlariak izango direlarik Amagoia Gurrutxaga (Lanartean elkarteko koordinatzailea) eta Xabier Barinaga-Rementeria abokatua.

Mintegian halaber emango dute Loreak Belaunetan dokumentala, sortzaile gazteen inguruan Lanarteanek ekoitzia. Hain zuzen ere, Lanarteanek beste eduki bat ekoizten hasi da udazken honetan: "Ez Gatoz Paristik" podkasta, sortzaileen lan egoeraz hau ere. Hona hemen lehen alea, eta podkastaren etxea Berriaren webgunean

Euskal Artisten 1. mintegiari dagokionez, informazio gehiago eta izen-ematea hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!