Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Bertso eskolak, ingelesez azalduak liburu berri batean

2023/06/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies ikerketa guneak Bertso Eskolak - Basque Improvisational Poetry Schools liburua argitaratu eta aurkeztu du. Bertso eskolen fenomenoa aztertzen du sakon lanak, nazioarteko audientziarentzat. Liburua euskaraz idatzia da eta ingelesera itzuli egin dute. Aurrerantzean euskarazko edizioa ere kaleratzea posible dela adierazi zuten joan den asteko prentsaurreko honetan.

2020an egitekoa zen kongresurako biltzar baterako bildu ziren hainbat lan, baina Covid pandemiak eragotzi zuen hura. Orain batu dira liburuan honako lagunen ekarpenak: Oihana Iguaran, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Beñat Krolem eta Larraitz Ariznabarreta. Bestalde, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe elkarrizketatu dituzte Reyes Lazarok eta Jacqueline Urlak. Edizio lanetan lan egin dute Xabier Irujo, Iñaki Arrieta Ibaro eta Larraitz Ariznabarretak.

Historiatik, gaur egungo egoerara aztertzen da bertso-eskolen ibilbidea, mende erdi pasa duena jada. Esperientzia aitzindaria 1959-1960 urteetakoa, Garriko bertso eskolarena izan zen, Muxikan antolatua. 1970ko hamarkadan Debagoieneko Almen Ikastolan Juanito Akizu, Santi Iparragirre eta Patxi Goikolearen eskutik bertso eskola martxan jarri izana funtsezkoa izan zen halaber. Modu sistematizatuan, 1980ko hamarkadatik Bertsozale Elkartearen bertsolaritza proiektuaren ardatz izan dira, eta hori ere jaso da liburuan. Mende erditik gorako bidea egin dutelari bertso eskolek, bertsolaritzako transmisio marko nagusia direla adierazten da liburuan.

Bertso Eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools liburua aurki daiteke Center Basque Studies-eko webgunean edo Amazonen.

 


Iruzkinak:

2023/06/20

หวยลาว
If you want have money

2023/06/21

Can you update articles every day so that I can read and become addicted to
it again? I really like your article. ติดต่อ
ebet

2023/06/21

หวยสล็อต
Popular online game fun

2023/06/27

หวยฮานอย
Easy game to make money

2023/06/28

หวยลาว
best website in them

2023/08/20

Your blog is really very interesting  สอบถาม
hokabet i really like it that you post you in your website, keep it up
, thank you so much.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!