Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hizkuntzen aniztasuna eta biodibertsitatea hemen, Euskal Herrian

2023/05/25 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

BBCk explainer bat kaleratu du, azalpen-bideo bat bere gaztetxoenentzako edukien atalean, azalduz nola hizkuntzen aniztasuna bio-aniztasunarekin lotua egon daitekeen. Euskal Herrian ere egin dira azterketak honetaz, hala nola Dylan Inglisek eta Unai Pascualek egina. Lan horiek eta beste kontu batzuk aipatuz, Iñaki Sanz-Azkue Arazandi elkarteko biologoak haria idatzi du, eta haritik hona ekarrita testu bihurtu dugu hausnarketa hori. 

Hona Sanz-Azkueren hausnarketa:

"Hizkuntzak zaintzeak, natura salba al dezake?" Biodibertsitatearen egun honetan [22an, astelehenean argitaratu zen BBCrena], bideo interesgarri hau partekatu nahiko nuke zuekin, hizkuntzen eta ingurumenaren arteko loturaren eredu gisa. Luzerako ematen duen gaia da, baina, esan dezagun, esaterako, bideo hau ikusi ostean pentsa dezakezula indigenen hizkuntzak desagertzean, haiek naturarekiko duten ezagutza ere desgertuko dela. Eta ez zabiltza oker. Baina Euskal Herrian? Zein da euskararen eta ingurumenaren artean dagoen erlazioa? Zein da gure biokultura ezagutza?

Gizartearen hiritartzeak euskaldunok dugun ingurumenarekiko ezagutza txikitzea ekarri du, eta gure hizkuntzaren eta inguratzen duen paisaiaren arteko lotura ere ahultzen doa. Euskara galdu ez arren, biokultura ezagutza txikituz doa. Beste herrialde askotan, ari dira, esaterako, indigenen ezagutza hori biltzen eta ikerketak egiten. Unibertsitate mailan ere horretarako ikerketa lerroak irekiak dituzte.

Eta gurean? Ez al gara kapazak izango ezagutza hori galdu aurretik bilketa orokor bat egiteko? Izenez haratago, erlazio horren mamiari eta euskararen eta naturaren arteko erlazio horri kasu egiteko? Ikertzeko, eta berandu baino lehen, belaunaldiz belaunaldi sortu den ezagutza biokulturala jasotzeko? Hizkuntza ez desagertzeak ez baitu ezagutza biokulturala mantenduko denik ziurtatzen. Eta badira ikerketa eredugarriak, Dylan Inglisek eta Unai Pascualek egindakoak edota lan puntualak (denak ezin aipatu), eremu jakin batzuetako ezagutza biltzen saiatu direnak.

Baina... Zerbait gehiago, irmoagoa botatzen dut faltan. Eta hala, adierazi nituen nire iritziak, kasu honetan, non Urumeako naturaz eta euskaraz hitz egiten eta bataiatu, "Urumeako natura, euskararen babesean". Eta hara non, topatu dudan gaur BBC-ren bideo hau, izenburuaren antzeko zentzuarekin. Eta ilusioa egin dit. Agian BBCk ateratzea behar dugulako, gurean zer gerta daitekeen ikusteko.

Urumeako naturaren gaineko lan horretaz gain, Sanz-Azkuek beste material batzuk proposatzen dizigu, burmuinerako elikagai:

Amaitzeko, hemen Iñaki Sanz-Azkueren haria, eta itsatsita, BBCren bideoa:
 
 
 


Iruzkinak:

2023/05/26

สมัครเว็บเศรษฐี
 You want money come here good game

2023/05/27

I want you to know that Your article is one of the ones that really caught
my attention. Weighing was the news that really attracted me to stop
reading. ดาวน์โหลด
bg casino

2023/05/28

I really like everything you wrote. I bookmark your blog so that I can read
your blog posts better in the future 카지노커뮤니티<
/a> If you wrote a good topic I would like to recommend my blog I think you
will like it Hope you can take a look Thank you very much

2023/05/28

หวยฮานอย
The best game website 24 hours good

2023/05/31

หวยลาว
The Best Casino Sites

2023/06/20

Superbly written article, if only all bloggers offered the same content as
you ติดต่อ
ออมสิน      the internet would be a
far better place.

2023/06/24

Your words are very charming, as if you were the person who let me see you,
it really shocked me, the whole text has clear eyebrows, vivid and compact,
full of fun토토사이트



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!