Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Spotify aplikazioa euskaraz (eta bertsio pirata ere bai)

2023/05/17 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Herenegundik Spotify, musika streaming eran entzuteko munduko zerbitzu ezagunena, euskaraz dago. Aplikazioa euskaratu dute, eta, bidez batez, Spotify Premium pirata dutenek ere euskaraz ikusiko dute edukia. Webgunean ordea oraindik ez dago euskarazko aukerarik (bai ordea katalanez).

Zenbait hizkuntzatan jaio zen duela urte batzuk Spotify aplikazioa, baina euskara ez zegoen orain arte. Urrats bat gerturatu zitzaigun zerbitzua iaz, katalana gehitu zutenean. Komentatu izan denez, 2022ko udatik Spotify delarik FC Barcelona futbol taldearen babeslea, katalana agertu izana zerbitzuaren hizkuntzetan 2022ko urrian, horren ondorioa ere izan daiteke (protestaren bat ere egon zelarik tarteko).

Izatez katalana web bertsioan ere badago, ikus beheko interfazea, baina ez euskara.

Euskarazkoa beste 10 hizkuntza bertsioarekin ezarri da aste honetan: galiziera eta mazedoniera aipa daitezke, gainerakoak beste hizkuntza batzuetako lokalizazio nazional/estataak dira (ikus albistea).

Spotify aplikazioa euskaraz edukitzeko, Android edo iOS ezarpenetan euskara lehenetsia eduki behar duzu. Hala bada kasua, ez da ezer egin behar, euskaraz agertuko zaizu.

Lokalizazioak itxura txukuna da. Atalkako sailkapenak txukun itzulita daude, adibidez. Gazteleraz en-bucle deritzotena, begiztan litzatekeena literalki, Jo eta Su itzuli dute.

Spotify Premium zerbitzua ordainpekoa da, baina badago aplikazio pirata bat, .apk gisa deskargatu daitekeena Android-etan, eta horretan ere euskaraz agertzen da aplikazioa orain. Interfazeko elementu batzuk ordea, desberdin daude. Ikus irudietan ezkerrekoan bertsio piratan Home ikonoa, eta bertsio legalean ordea Hasiera (eskuinean).

Spotify instalatzeko:

Bukatzeko, hona erabiltzaile euskaldun baten Spotify app-eko azala, txukun euskaraz:

 


Iruzkinak:

2023/05/18

หวยสล็อต
The you make money huay hot game thailand

2023/05/19

หวยยี่กี
Your to want promotion website casino hot

2023/05/19

หวยลาว
The popular Online betting a day

2023/05/25

หวยไทย
Website game online sites good



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!