Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

2022 urteko euskarazko bideojoko onena aukeratzeko unea

2022/12/27 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Game Erauntsia Sariak itzuli dira, euskal gamer jokalarien komunitateak urteko joko onenak izendatzeko unea. Abenduaren 31ra arte bozkatzeko aukera egongo da. Opariak zozkatuko dituzte, adi. Kategoria desberdinak daude, baina hemen nabarmenduko duguna: euskal jokorik onena nahiz euskaratzerik onena.

Aurten euskaraz argitaratu diren jokoen artean nabarmentzen dira: 

  • Barraka, puzzle jokoa, Ibai Aizpuruak sortua.
  • Evil Nun: The Broken Mask, Irungo Kelperians taldearen emaitza.
  • Rivalia: Dungeon Raiders, ARPG abentura bat, Fsix Games estudio bilbotarrarekin elkalanean Game Erauntsiak berak euskaraz lokalizatrua.
  • Narona Sports, jokoan bost kiroletan aritzea uzten duen bideojokoa, Iruñeko Cokoon Gamesek sortua.
  • Adur Azken Erronka, Telegram plataforman oinarritutako rol jokoa, Euskal Erdi Aro mitologiko batean kokatua (ikus Sustatuko artikulua).
  • Arclight Beat, DigiPen Europe Bilbao zentroko egungo laugarren mailako ikasleek sortua, musika eta puzzleak elkartzen dituen lan minimalista bat. Artikuluko irudi nagusia horri dagokio.
  • eta beste hainbat euskal obra ere bai, hemen katalogoa.

Lokalizazioen aldetik bai, ikaragarrizko urtea izan da 2022a. Inoiz baino euskaratze gehiago argitaratu dira aurten; 32, guztira. 

Game Erauntsia Sarien irabazleak 2023 hasieran iragarriko dituzte. Abenduaren 31ra arte duzue zuen faboritoak aukeratzeko. Bozka ezazu hemen. Urtero egin modura, parte hartzaileen artean opariak banatuko dituzte: 20 euroko bi opari txartel zozkatuko dira inkesta modu egokian bete dutenen artean; irabazleek hauta dezakete txartela zein plataformatarako nahi duten. Informazio gehiago hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!