Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Neoloteka, euskarazko neologismoen biltegi berria

2023/01/09 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

UZEIk, Terminologia eta Lexikografia Zentroak, Neoloteka jarri berri du martxan. Neologismoak, hitz berriak alegia, biltzen dituen bilduma da Neoloteka. Lexikoaren bilakaera errealari jarraipena egin asmoz sortu du UZEIk Neoloteka.

Neolotekaren helburua euskarazko neologismoak identifikatu, bildu, aztertu eta sarean edonoren eskura jarriko dituen behatoki bat sortzea da. Horrelako egitasmoak ohikoak dira beste hizkuntzetan (katalanezko Neoloteca eta gaztelaniazko Neoma kasu). Euskarak ere horrelako egitasmoa abian jartzeko beharra ikusi du UZEIk.

Atari honek barnean hartuko dituen neologismoak, euskaraz gaur egun erabili arren, erreferentziazko lan lexikografikoetan ez dauden formak izango dira maiz. Hau da, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren azken bertsio argitaratua (2016. urtekoa) erabiliko da esklusio-corpus gisa eta horretan ageri diren formak ez dira Neolotekan agertuko.

Abiapuntu gisa, Neolotekaren atari plazaratu berriak 50 neologismo biltzen ditu, hala nola burundangakanperizatuwoke, hidrogeno garbi edo black kitchen / sukalde ilun. Asmoa da hilabetean 20 neologismo inguru gehituz joatea.

Era berean, iradokizunak jasotzeko dago Neoloteka. Hiztegian jasota ez dagoen eta euskaraz erabiltzen den hitz edo esamolde berri bat ezagutzen baduzu, bete dezakezu inprimaki hau, eta Neolotekan gehitzeko hautagai gisa aztertuko du UZEIk.

Ezagutu, erabili eta proposamenekin aberastu https://uzei.eus/neoloteka/ 


Iruzkinak:

2023/01/10

สมัครเว็บเศรษฐี
Game service good lucky day

2023/01/11

หวยหุ้น
Click here, the casino is really happy

2023/01/12

Your content is really new to me. i like to read very much. I like to
receive new news all the time. Your article is one of my favorites to read.
ติดต่อ
myst labs

2023/01/12

สมัครเว็บเศรษฐี
Game play good lucky day real time

2023/01/13

หวยสล็อต
[ Web rack top up good real time

2023/01/16

Your article has given me more knowledge. I will keep following your
channel.You gave me the correct information, thank you.  wm casino



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!