Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Xare jardunaldia Gasteizen, bertako institutuetako ikasle euskaldunentzat

2022/12/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Datorren abenduaren 22an, ostegunarekin, Xare Jardunaldia egingo da Gasteizen, eta bertako institutuetako euskarazko adarretako ehundaka ikasle "euskarazko kultura digitalean" barneratuko dira horrela. Erakunde publikoen laguntzarekin, Eragin enpresak antolatzen ditu Xare Jardunaldiak. 

Antolatzaileek diotenez, "Adimen artifizialaren esparruan, 3D inprimagailuekin, Appinventor erabiliz, bideo-mappinga aplikatuz edota errealitate birtualaz gozatuz, zure gaitasun digitalak trebatzeko lantegiak izango dituzte ikasleek eskura Xaren. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) Amaraunean eta sare sozialetan baliatzen ditugunean erabiltzaileok uzten dugun arrastoaz ere hausnartzeko gakoak jarriko ditugu mahai gainean, eta like, chat, stories eta tiktoken aroko harreman afektibo-sexualetan arriskuak gutxitzeko baliabideak aipatuko ditugu."

"Bideo-joko zalea al zara? Eta halako zenbat ezagutzen dituzu euskaraz? Musika entzungo duzu ziur... baina smartphoneko aplikazioekin doinuak sortzen ere saiatu al zara inoiz? Eta telefonoaz ari garela, argazki kamerari zuku handiagoa ateratzen ikasi nahi duzu? Eta irudi horiek gero partekatzeko ohitura baduzu, ezagutzen al dituzu ondorio guztiak? Nola aritu beharko genuke sare sozialetan inor ez mintzeko eta guk geuk ere minik ez hartzeko? Hori guztia eta askoz gehiago dakar Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak!"

Beste alor bat "Jolas aretoa" izango da, non Egunean Behin jokoaren zuzeneko partidekin arituko diren ikasleak. Joko honen xehetasunak jakiteaz gain, Wordle euskaraz eta Berbaxerka jokoetan ere arituko dira kolektiboki.

Egitarau zehatza, hemen.


Iruzkinak:

2023/01/05

No matter if it is rain or shine sometimes you have quite least deserving
people around you who get to experience sort of fortune and success being
no good at all right so this I count a good word as best
NVQ course assignment writer.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!