Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hamar mila artikulu inpotanteenak, euskarazko Wikipedian

2022/12/28 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Urte hasieran aipatu genuen, euskarazko Wikipediaren erronka, Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda osatzekoa. Ba lortu dute wikilariek: Euskara 4. hizkuntza bilakatu da Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak egiten, ingelesaren, serbieraren eta katalanaren ondoren.

Zerrenda osatzeaz aparte, artikulu hauen neurketa automatiko bat egiten du Wikimedia Fundazioak, bakoitzak ze luzera, zelako erreferentziak eta ilustrazioak dituen, kalitate neurketa bat egiteko balio duena. 2022 hasieran, 33. zegoen euskarazko Wikipedia kalitate-irizpide horren arabera, eta urtea amaitzera doanean 23. postuan gara, seguruenik 20. ere izan gaitezkeelarik hurrengo eguneraketan (neurketa hilak 15 dituela egin ohi da).

Hauxe da grafikoa, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak prestatua, euskararen gorakada erakusten duena ranking horretan:

EWKE ez da konformatzen, jakina, lortutakoarekin. Elkartearen blogean argitaratu dutenez, 10.000 artikulu hauetan kalitate gehiago erdiestea eta sailkapenean gora egitea izango da 2023rako erronka. 

Hamar mila artikuluen artean bi heren, 8.000 byte baino laburragoak dira. Eta 881 artikuluk 1.000 byte baino gutxiago dute. Edukiaren aldetik horiek osatzea kalitatean hobetzeko bidea izango da. Alorrez alor, hauxe da artikuluen luzera-kalitate egoera:

Grafiko honetako kolore argiek (ezkerretan) artikulu laburrak adierazten dituzten; eta ilunagoak eskuinetan osoagoak. 2023ko erronka izango da, hortaz, grafiko ilunagoa lortzea datorren artean.

Gogoratu, denon esku dago Wikipedia editatzea eta horretan laguntzea.


Iruzkinak:

2022/12/29

สมัครเว็บเศรษฐี
Game online promotions so hot ez number 1

2023/01/03

สูตรหวยยี่กี
2564 ฟรี Game online promotions player

2023/01/03

Thanks for the article post, Such an informative post Great
read , Thank
you , great article Natrium-pentobarbital
legal kaufen schweiz

2023/01/03

Buy
Seconal

2023/01/12

เว็ปหวยออนไลน์
websites to improve your free



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!