Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hekimen elkarteak Jaurlaritzak hedabideei emandako laguntzak kritikatu ditu

2022/12/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskarazko hedabideen Hekimen elkarteak agiria kaleratu du, Eusko Jaurlaritzaren bi dirulaguntza ebazpen kritikatuz. Bata da euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako 3 urterako laguntza ebazpena, eta bestea pandemia garaiko laguntza bereziena, 2022an zein 2021ean albiste izan direnak, batez ere gaztelerazko medioak babestu dituztelako (ilustrazioko grafikoa laguntza horiei dagokie eta Argiak egina da). 

 

 

Jarraian Hekimenen adierazpena:

Euskarazko komunikabideek bultzada sendoagoa behar duteerakunde publikoen aldetik

Komunikazioaren mundua eraldaketa prozesu sakona bizitzen ari da. Euskarazko komunikabideek funtzio sozial garrantzitsua betetzen dute euskararen normalizazio prozesuan ez ezik, informaziorako eskubidean, iritzi aniztasunaren bermean zein desinformazioaren aurkako borrokan ere. Horretarako baina, ezinbestekoa da euskarazko komunikabideen ekosistema egonkortzeaz eta sendotzeaz gain, errealitate berrira egokitu eta hobetzen joatea. Egokitzapen hori berrikuntzaren bidez egin behar du euskarazko komunikabideen sektoreak eta eraldaketa prozesu saihestezin horretan ezinbestekoa dute erakunde publikoen laguntza, beste sektore asko ere jasotzen ari direna.

Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideei eragiten dieten bi dirulaguntza deialdiren ebazpenak eman ditu jakitera eta horiek aztertu ondoren, Hekimen elkarteak honako balorazio hau egin nahi du:

1. Euskarazko hedabideentzako 2022-2024 aldirako laguntzen kasuan, hiru urte ondoren esleitutako kopuruak oraindik ez dira 2018ko datuetan oinarrituz ezarri ziren kostu estandarren %35 estaltzera iristen, horrela adostuta badago ere.

Akordioaren helburu nagusia komunikabideen egonkortasun ekonomikoari laguntzea zen eta azken aldian paperak, argindarrak edota erregaiek izan duten garestitze handiak egonkortasuna bermatzetik urrunago eraman gaitu orain. Esaterako,zenbait komunikabidek deialditik deialdira gehiago jaso beharrean gutxiago jasotzen dute.

Azkenik, paradoxa zital bat suertatzen da deialdi honetan. Egitasmo berriak sortzeaedo ekoizpena handitzeaberri oso onakbadira ere, deialdirako diru-funtsafinkoa denez, ekoizpena handitzea edo egitasmo berriak sortzea sektorearen kontra bihurtzen da, sektorearen beraren garapena eragotziz.

2.-Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren pandemiak hedabideetan eragindako kalteak gutxitzeko dirulaguntza bereziak banatu ditu bigarrenez. Oraingoan iazkoan baino euskarazko komunikabide gehiago lagundu badituzte ere, euskarazko komunikabide gehienek (espezializatuek, astekariek, tokiko gehienek...) deialdi horretatik kanpo jarraitzen duteeta horrek ez du zentzurik: pandemiaren eraginak komunikabide guztiek pairatu dituzte eta denek lan egin dute beren hartzaileei informazio egoki eta zuzena emateko.

Iazkoak bezala, oraingo banaketa honek ere euskarazko komunikabideak kaltetzen ditu, audientziak kalkulatzeko erabiltzen den sistemak ez dituelako audientzia potentzialak bereizten eta bistan da erdal hedabideen audientzia potentziala eta euskarazkoena ez direla berdinak.

Honen guztiaren aurrean Hekimen elkartea osatzen duten komunikabideek, beren egonezina adierazteaz gain, erakunde publikoen aldetik baliabide handitze nabarmena eskatzen dute, honako helburu hauek lortzeko:

  • Euskarazko komunikabideak egonkortzeko.
  • Berrikuntza prozesuak eta proiektuak garatu ahal izateko.
  • Proiektu komunikatibo berriak garatu eta egonkortzeko.

Argipena

Hekimen elkarteko kide da Sustatu, eta 2022-2024 epealdirako laguntzetan, lehenagokoan baino laguntza handiagoa jaso du; aldiz, pandemiako laguntzetan euskarazko hedabide gehienek bezala ez du aipamenik ere jaso.


Iruzkinak:

2022/12/24

หวยสล็อต
We have us online casino player win

2022/12/24

Thanks for sharing the information. Get assistance from Rapid Assignment
Help, a highly reputable provider of assignment writing services. We offer
assignments that are correctly formatted and thoroughly researched,
authored by specialists with Ph.D. degrees and strong research abilities.
Hire the best online 
assignment help  services in the UK and save up to 30% plus another
10%. Additionally, we provide academic writing services for a variety of
assignments, including essays, coursework for dissertations, research
papers, and many others.

2022/12/25

Are you tired of copy and pasting text dividers, headers, and other
aesthetic symbols all the time? Well, with Aesthetic Symbols, you can
easily create custom borders, text dividers, and more in just one click!
Plus, our Tone of Voice is exciting so your users will definitely love
using it on social media platforms like Tumblr, Twitter, and Facebook. So
why wait? Get started today!

[url=https://aestheticsymbolshub.com/]aesthetic symbols[/url]

2022/12/25

Are you tired of copy and pasting text dividers, headers, and other
aesthetic symbols all the time? Well, with Aesthetic Symbols, you can
easily create custom borders, text dividers, and more in just one click!
Plus, our Tone of Voice is exciting so your users will definitely love
using it on social media platforms like Tumblr, Twitter, and Facebook. So
why wait? Get started today!


www.aestheticsymbolshub.com/

2022/12/25

Copy and paste the aestheticsymbolshub.com  like
borders, text dividers, headers, heart (˚ ༘♡
⋆。˚) for Tumblr, Twitter, Facebook bio & usernames in
just one click. A beautiful and easy to use resource for all your design
needs!

2022/12/26

thanks for new knowledge It has filled my life with more openness. I will
follow news from you.  bet game
tv

2022/12/26

เว็บไชโย
websites pay money promotions the win

2022/12/27

เว็ปหวยออนไลน์
Web number 1 casino Stable promotions the win

2022/12/28

หวยสล็อต
Web number 1 online player winner need

2022/12/29

หวยฮานอย
the number top popular pay money

2022/12/30

buy
adderall online



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!