Euskarazko Wikipediak datu bitxiak argitaratu ditu Twitter eta Mastodonen, azalduz Wikipediako kontsulten arabera, zein bertsolarik erakarri duen interes handiena, igande honetako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalera sailkatu direnen artean. Sailkapen edo rankinga harrigarria suerta daiteke. Lehen hiru postuetan, adibidez:
- Nerea Ibarzabal, 3.153 bisitaldi
- Maialen Lujanbio, 1,699
- Amets Arzallus, 1.677
Baina gako ezkutu bat dago hemen. Bilaketak egiteko orduan, gure gailuen konfigurazio erdaldunak eramaten gaitu izen bat bilatzera, eta Googlek edo dena delakoak Wikipediako erdarazko orriak ematen dizkigu erantzunetan. Ondorioz, Maialen Lujanbio txapeldunaren eta beste batzuen kasuan, euskarazko Wikipedian kontsulta bat duen bakoitzeko, bi halako ditu gazteleraz. Era berean, Euskarazko Wikipediako sailkapen honetan Ibarzabal nagusi ageri bada, gaztelerazko orririk ez daukalako da.

Hilabete bateko bisitak kontatu dituzte Wikipedian. Twitterreko hari honetan ikus daitezke datuak, eta esteka honek erakusten digu bilaketa adibide bat, Alaia Martinen datuekin, zeinean ikusten den Martinek dituen bi Wikipedia orrietan (euskaraz eta gaztelaniaz) jasotako bisitak.
Amets Arzallusen kasuan, Wikipedia-hizkuntza gehiagotan ere baditu orriak (bere idazle jarduera eta Miñan liburuak izan dituen itzulpenak tarteko, seguruenik), eta hortaz batuketa handiagoa ematen diote datuek.

Guztira, Wikipedia guztietan lortutako interesaren araberako rankinga hau izango litzateke zortzi finalistentzat:
- Amets Arzallus: 5542 ikustaldi guztira, 3468 (es, gazteleraz); 1677 (eu, euskaraz).
- Maialen Lujanbio: 5480 ikustaldi, 3495 (es), 1699 (eu).
- Alaia Martin: 4212 ikustaldi, 2806 (es), 1406 (eu)
- Nerea Ibarzabal: 3153 ikustaldi, denak euskaraz.
- Sustrai Colina: 1828 ikustaldi; 1209 (es), 619 (eu).
- Joanes Illarregi: 1654 ikustaldi (eu).
- Aitor Mendiluze: 1507 ikustaldi (eu).
- Beñat Gaztelumendi: 1103 ikustaldi (eu).
Ikustaldi edo kontsulten sailkapen honek ez du, noski, faboritismo edo holakoekin zerikusirik, ez da postura bat nork irabaziko duen, euskaldunon interes orokorraren isla bat baizik.
Bestalde, goiko datuetan ikusten da argi, gaztelerazko orria badutenen kasuan, euskarazko ikustaldi bakoitzeko, eskuarki, bi halako lortzen dituztela gaztelerazko Wikipedian. Arrazoia argia da; ez da gazteleradunen interesagatik finalean, baizik eta euskaldunok bilaketa egitean, gure gailuetan dugun konfigurazioa erdalduna delako, eta horregatik, gaztelerazko Wikipedia orria ematen dute bilaketen erantzun nagusi eta errelebante gisa.
Egoera tristea da. Euskaldunok informazioa bilatzen dugu finalistei buruz, eta orrialde bisitatuenak espainolezkoak dira. Más euskaldunes y bertsozales han leído sobre Lujanbio y Arzallus en español en Wikipedia, que sobre cualquier otro finalista en euskara; es triste describirlo así, pero es la verdad.
Dena dela hone badu konponbidea: Lehenhitza.eus webgunea bisitatu, zure konfigurazioa euskaraz ezartzeko. Eta norbanakoon ardura da hau.
Hasierakora itzuliz, euskarazko Wikipediako sailkapen hutsera begiratuta, ikusi ze desberdina den rankinga, Ibarzabal buru dela.
- Nerea Ibarzabal, 3.153 ikustaldi
- Maialen Lujanbio, 1,699 ikustaldi
- Amets Arzallus, 1.677 ikustaldi
- Joanes Illarregi: 1.654 ikustaldi
- Aitor Mendiluze: 1.507 ikustaldi
- Alaia Martin, 1.406 ikustaldi
- Beñat Gaztelumendi: 1.103 ikustaldi
- Sustrai Colina: 619 ikustaldi
Hedatutako datuekin:

2022/12/15
Nuebe Gaming , a company legally
licensed in Costa Rica, is recognized as the most reliable, qualified and
reputable online casino company. Its goal is to create a high quality
entertainment site and be the most diverse gaming site in the online casino
market. We aim to bring players a reasonable and interesting selection of
games, as well as the most welcoming, convenient and fast customer
service.
Honesty is the number one important element in maintaining our reputation.
As a professional international online casino company, we are devoted to
providing the safest, most honest and equal service to our players.
Nuebe9 offers more than 100 kinds of games. In addition to sports games, we
also offer slots, online live baccarat, roulette, blackjack, sabong , poker
and many more games. A range of interesting online games have been
carefully selected by us. We hope to bring an enjoyable and exciting
experience to our players.
24/7 professional and friendly customer service staff, one-on-one to solve
all your difficulties. FREE registration to Nuebe9 and you will receive a
welcome bonus of 2,000 pesos. Additional free roulette coupons will be
given to players without limit. Join Nuebe9 online gaming and have a
crazy time!