Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Badaezpada edo, nola eskuratu Twitterren argitaratu duzun guztia

2022/11/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Elon Musk-en kudeaketa desastrosoarekin, zurrumurruak daude ea Twitterrek asko iraungo duen. Zaila da jakitea "bulego itxierak" edo "ingeniarien ihesak" zein puntura arte diren larriak, aplikazioaren funtzionamendua geldiarazteraino iritsi ote daitezkeen... baina kezka hor dago. Jarduera bertsuan aritzeko alternatiba bat Mastodon dela zabaldu da batetik, eta Mastodon erabiltzeko oinarrizko tutoriala argitaratu genuen horretaz. Baina bada beste aukera bat ere, balio praktikorik ez dakigu ote duen, baina hortxe omen dago: Twitterrera igo duzun edukia deskargatzen ahal duzu. Eskaera egin dugu Sustatutik gaur goizean, eta 24 ordu barru egongo omen da jasotzeko zip hori. Ikusiko dugu. Bitartean, hemen instrukzioak nola egin daitekeen hori.

Ordenagailuko nabigazio ingurunean egin dugu hau. Zure ezarpenetan sartu, hona: https://twitter.com/settings/account 

Hortxe dio, euskaraz baduzu interfazea, "deskargatu zure datuei buruzko fitxategi bat." Egia esan, buruzko baino, datuak berak dira agintzen dena.

Tira, klik egin hor, eta egiaztapena eskatuko dizu. Segun nola duzun kontua sortua Twitterren, izan daiteke emandako e-postaz edo telefono zenbakiaz kode bat sartzea eskatuko dizula. Irakurri dugu hortik e-postaz ziurragoa ote den, telefonoz ez dabilela hain ondo, baina gure aproban berehalako SMS mezu bat jaso dugu.

Bete datua eta... eskatu dugu bada. Hala esan digu, Twitterrek interfazeko euskarazko mezuarekin "Zure kontuko informazioa, kontuaren historia, aplikazioak eta gailuak, kontuaren jarduera, interesak eta iragarkien datuak biltzen dituen ZIP fitxategia eska dezakezu. Datuon fitxategia deskargatzeko prest dagoenean, jakinarazpen bat jasoko duzu aplikazioan bertan". Gehiago ikasi ere jartzen zuen esteka batekin, honako ingelesezko azalpenekin.

Klikatu dugu eta erantzun digu Twitterrek: "Jaso dugu eskaera. Kontua babesteko, baliteke 24 ordu edo gehiago behar izatea datuak prest egon arte." Gaur goizean izan da hori, azaroak 19. Itzuliko gara bihar igandez ea nola doan.

Zer jasoko dugun? Hortik irakurri dugunez:

  • Argitaratu ditugun txio, irudi eta bideoak.
  • Etrantzun, bertxio eta zerrendak,
  • Mezu zuzen guztiak
  • Pertsonalizazio eta iragarki ezarpenak
  • Beste laburpen eta estatistika batzuk.

Ikusiko dugu bihar igandez, azaroak 20, ea paketea ireki eta zer dagoen. Kontatuko dizuegu.


Iruzkinak:

2022/11/21

เว็บไชโย
How would you to money zeb

2022/11/22

When I read the article on this topic, it was so new and I wanted to share
it with others. My site has a discussion board on articles and photos
similar to this topic. Would you please visit me when you have time to
discuss this topic? 슬롯커뮤니티

2022/11/22

ลิงค์รับทรัพย์
I want to be you join room jackport

2022/11/22

Badaezpada edo, nola eskuratu Twitterren argitaratu duzun paper io guztia 

2022/11/24

เว็บไชโย
How would you to money on time real

2022/11/24

http://slnk.info/2l6fr


 http://slnk.info/fluzf


https://rb.gy/nja9ly

2022/11/27

หวยลาว
Welcome to play make you want money real1

2022/11/28

สูตรหวยยี่กี
2564 ฟรี I Want to make so mute

2022/11/30

I expect more posts from you guys. Keep Sharing More!     hydraulic push piers



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!