Aurtengo Euskaraldia laster da hemen, azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da, eta tarte hori prestatze aldera aholku eta argibideak eman ditu Euskaraldiaren koordinazio bulegoak. Zer egin beharko genuke hemendik eta Euskaraldia hasi bitartean? Zertan jarri beharko genuke fokua?

Batetik, ariguneak antolatu dituzten entitateei dagokienez, horietako entitate bakoitzean partaide/kide bakoitza Euskaraldian izena ematera gonbidatu dute. Baina tira, ez bakarrik ariguneetakoak, beste edozein ere. Arigune batzuek izen-emateko URL propioa izango dute, eta haietan eman daiteke izena, bestela, izena emateko esteka orokorra proposatu dute:
Euskaraldia ariketa praktiko bat dela kontuan harturik, zabaldu ariketa egiteko lagungarri diren baliabideak ariguneko gure kideen artean. Esate baterako, ahobizi / belarriprest izatea erabakitzeko ibilbide hau:

Edo bideo batzuk hemen: Bideoak.
Ordainpeko prestakuntza saioak ere aukeran daude, inork bere erakundean behar badu.
Komunikazioa
Alde honetatik proposatzen da Euskaraldiaren baitan izandako lorpen eta erronken bideoak zabaldu sareetan. Galdera hauetako bati (edo biei) erantzuten dioten bideoak lirateke:
- Zer lortu dugu entitate bezala edo entitate kide bezala Euskaraldiaren bitartez?
- Zein izango da gure erronka entitate bezala edo entitateko kide bezala aurtengo Euskaraldian?
@euskaraldia edo/eta #HitzezEkiteko traola erabili sareetan jakinarazteko (estekak Twitterrekoak jarri ditugu, baina parekoak erabil daitezke beste sareetan noski).
Kaleak ere janzteko eskatu dute. Euskaraldia ikusgarriago egiteko, eta, bide batez, euskaltzaleen mugimendua baliabidez indartzeko, gure etxe, elkarte, eraikin publiko eta lantegietako leiho eta balkoietan banderak jartzeko proposamena luzatu dute,
Banderatxoak eskuratzeko moduak: Online dendan eskaera egin, edo 10etik gora eskatzeko, inprimaki hau beteta.
2022/11/10
If you do not care much for the dress code and if you do not want to spend
large amounts of money on baccarat, you can always play online baccarat.
There are plenty of great games to choose form. The best part about playing
baccarat online is that it is more affordable. You can find baccarat tables
ranging from cheap to extremely expensive, and you do not have to worry
about dressing up and blending in with the upper class players. 온라인카지노추천