Halaxe ondorioztatu du ekainean argitaratu berri den ikerketa batek: azken hamarkadetan gure planetan izan dugun tenperatura-igoera globala ez dela neurri berekoa planetan osoan eta Artikoan beste latitude batzuetan baino 4 aldiz handiagoa dela. Aspaldi ezagutzen den anplifikazio polarraren fenomenoa dago Artikoko igoera bizkorrago horren oinarrian, zeinek erretroalimentazio mekanismo moduan funtzionatzen duen: tenperatura gehitu ahala, tenperatura igoera horren abiadura handitu egiten da.

Duela egun batzuk argitaratu berri den ikerketa batean jaso dituzte datuak eta ondorioak: Annual Mean Arctic Amplification 1970–2020: Observed and Simulated by CMIP6 Climate Models. Estatu Batuetako Los Alamoseko laborategian egin dute ikerketa, East Anglia unibertsitateko lantalde batekin elkarlanean, beste nazioarteko erakunde batzuen laguntzarekin, eta ondorioa garbia da: azken 50 urteotan Lurrak izan duen tenperatura igoera ez da modu homogeneoan gertatu eta Artikoan 4 aldiz bizkorrago igo da tenperatura.
Igoera hori indartzen duen mekanismoa ere ezaguna da, Artikoko eragin anplifikatzailea edo anplifikazio polarra deritzon fenomenoa (Polar Amplification). Izan ere, lurraren historia klimatikoa aztertuz gero, nabaria da gure planeta berotu eta hotzitu den bakoitzean, Artikoa 3 aldiz gehiago berotu edo hotzitu dela, batez beste. Artikoaren eragin anplifikatzailea dago aldaketa bizkorrago horren atzean.
Artikoko itsasoko izotz-geruzan eta lurralde artikoetako eremuetako elur-geruzan gertatzen diren aldaketek sorrarazten duten erretroalimentazio positibo (edo negatibo) da hau, zeinek gure planetako hozte-berotze prozesuak areagotu egiten dituen izotzez eta elurrez estalitako eremuetan. Hau da, tenperatura igotzen bada eta izotz/elur kopurua murrizten bada, orduan eta eguzki-izpi gehiago iristen dira sistemara eta orduan eta izotz/elur gehiago urtuko da, gero eta bizkorrago, etengabe.
Hori dela eta, Lurraren tenperatura 2-3º C igotzen edo jaisten bada, Artikoan 6-10º C igoko da, batez beste. Kasu honetan, kalkulatu dute azken 50 urteotan Artikoan egon den tenperatura igoera beste latitude batzuetakoa baino 4 aldiz handiagoa izaten ari dela.

Igoera handi horrek eragin latza izan dezake Artikoko ekosistemetan. Batetik, dagoeneko ezaguna den bezala, tenperatura igo ahala eta izotz-geruza desagertu ahala, permafrostean gordeta dagoen metanoa askatzen da eta milaka urtez metatu eta orain askatzen ari den metano horrek beroketa globala berrindartzen du, tenperatura igoera are gehiago handituz. Gainera, izotzez eta elurrez estalita dauden eremuak lurmendu ahala, landaretza ere aldatzen hasten da, landaretza xumearen ordez zuhaizkak ugarituz, eta landaretza berri eta handiago horrek ere, izotza eta elurra gutxitzea eragiten du.
Bistan da, beraz, tenperatura igoerak eragin batzuk sortzen dituela eta, erretroalimentazio mekanismo horren ondorioz, tenperatura are gehiago igotzeko joera indartzen dela. Etenik gabeko gurpila, hartara.
2022/09/17
These adhesion molecules help recruit macrophages MΦs, which upon islet
infiltration also upregulate expression of cell adhesion molecules and pro
and anti- inflammatory chemokines and cytokines, influencing further MΦ
recruitment in addition to signaling through chemokine and cytokine
receptors on ОІ cells. doxycycline
adond puedo comprar The FDA label and package insert state that
intracranial hypertension may be associated with use of doxycycline at the
dose and frequency recommended for malaria prophylaxis, with clinical
manifestations that include headache, blurred vision, diplopia, vision
loss, and papilledema via fundoscopy.
2022/10/08
However, most men will find Testosterone Cypionate doses of 100 200mg every
7 days to be an acceptable range lasix
renal scan 34 Mechanism based inhibitors, known as aromatase
inactivators, are bound to the catalytic site, where they are transformed
into electrophilic intermediates that become irreversibly attached to the
enzyme, blocking its activity