Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Toribio Etxebarria sariak 2022: osasungintza eta material aurreratuak

2022/07/24 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aste honetan banatu ditutzte 2022ko Toribio Etxebarria sariak, ekintzailetza berritzailea saritzen duten sarien 22. ediziokoak, Bic-Berrilan sustapen erakundeak eta Eibarko Udalak antolatuak. Osasun teknologietako eta material berrietako proiektu banak irabazi dituzte sariak.

Hona bi sari nagusiak:

  • Ventipet startupak “Ideiak/proiektu enpresarialak” kategorian jaso du saria: Erradiofluoratutako gasetan oinarritutako disoluzio bat garatu nahi du ekimen honek, biriketako aireztapen-funtzioaren diagnosi zehatzagaoak egiteko. Gas horiek kalterik eragin gabe barneratzen dira biriketan, eta PET eskaner tekniken bidez ondoren irudi tridimentsional zehatzak lortzen dira gero. Osasun teknologiarekin zerikusia duen gaia, beraz.
  • Robtrusion startupak “Enpresa Berria” kategorian irabazi du. Material berrien sektorean lan egiten hasi den enpresa da. Zehazki, beira-zuntzezko konpositeen profil makurren fabrikazioa da egiten dutena, pultrusio robotizatuko teknologiaren bidez. Pultrusioa material plastiko indartuak sortzeko teknika industriala da.

Sari nagusi bakoitzaren diru-kopurua 10.500 eurokoa da eta, gainera, laguntza, prestakuntza, aholkularitza, mentoring eta formakuntza programetara sarbidea izateko aukera ematen dute.

Beste sari batzuk ere izan dira deialdian:

  • Eibarko Enpresa saria, Eibarko Udalaren eskutik: Wellk Software Solutions. Jarduera fisikoa sustatzera bideratutako sportech produktu/plataforma digital berrien diseinua, garapena eta kudeaketa.
  • Eibarko Udalaren Espezialiazio Estrategikoko sari berezia: Cycling Dinamic Trainer. Bizikletaren mugimendu errealak simulatzen dituen indoor txirrindularitzako arrabola.
  • Internazionalizazioan laguntzeko saria: Trak Health Solutions. Adimen Artifizialak lagundutako tele-errehabilitazioko soluzioa.

Informazio gehiago, Eibarko Udalaren webgunean

 


Iruzkinak:

2022/07/25

หวยหุ้น
The number one website jackpots

2022/07/27

สูตรหวยยี่กี2564ฟรี
Really easy to play webbest

2022/08/02

เว็บหวยออนไลน์
24 hours open system click now

2022/08/04

I was intrigued by your excellent article, make it even better because I
always visit for daily updates rolling
ball 3d

2022/08/04

Your fantastic essay piqued my interest, and the fact that I often visit
for updates makes it even better drift hunters i like it



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!