Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Royalty Now, antzinako ospetsuak, artelanetatik haragiztatuak

2022/07/04 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Becca Saladin Texasko diseinatzaile grafiko bat da, nabarmendu dena azken hilabeteetan Interneten pertsonaia historikoen irudi ber-haragiztatuak sortzeagatik. Teknika informatiko berrienekin, artelan ezagunetatik ezagutzen ditugun pertsonaoa historikoak irudi errealista bihurtzen ditu. Royalty Now markarekin da ezaguna.

Instagramen fanfarria handirik gabe hasi zen Becca Saladin 2018an, burua moztu zioten Ana Boleyn erregina ingeles ezkontidearen irudiarekin, eta harrezkero, jarraitu zuen. Orain jada artista ezaguna bihurtu da, eta Royalty Now izeneko webgunean erakusten ditu bere lanak.

Eta saldu ere bai, jende aberatsak familiako erretrato zaharrak baditu, horiek "argazki" bilakatzen egiten du lan.

Adibide batzuk, non ez bakarrik irudi historikoa berregin duen, baita pertsonaiaren eguneratze moderno bat ere bai: antzinako aurpegiak, azken batean, gaurko aurpegien berdinak dira. Gorago, artikulua ilustratzeko, Beethoven.

Hona, Katalina Aragoikoa, hau ere Ingalaterrako erregina ezkontidea, pare bat erretratutan, eta batean modernotuta ere:

Eltxeko dama:

Hau Augusto, Erromako lehen enperadorea:

Adibide asko daude. Mirets itzazue bere blogean denbora pixkatekin. Prozesua ikusi eta ulertzeko, lehen pertsonaia harekin (Ana Boleyn) egindako lanaren bideo bat.

Bisitatu eta ikus https://www.royaltynowstudios.com 

 

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!