Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Watergate eskandaluaren 50 urteak

2022/06/19 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Asteburu honetan bete dira 50 urte lapur talde bat Washington hiriko Watergate eraikinean sartu zela eta harrapatu zituztela, 1972ko ekainaren 17an. Albiste haren jarraipena egiten, Bon Woordward eta Carl Bernstein kazetariek ospea irabazi zuten, baita beren egunkari The Washington Post egunkariak. Ikerketa eta eskandalaruaren haren ondorioa izan zen Richard Nixon AEBetako presidentearen dimisioa, hori gertatu izan den aldi bakarra. Gertaerak oroitzeko ez dago gaizki 'All the President's Men' filma berrikustea, zeina euskarazko azpidatziekin dagoen (Joxe Aranzabalek idatziak).

Egun hauetan, zenbait gogorakizun argitaratu izan dira AEBetan gertaera haien inguruan. Horietako bat oso interesgarria (Joshua Bentonek idatzia Nieman Lab kazetaritza ikertegiaren blogean) kontatzen duena nola hiru kazetari izan ziren gakoak ikerketan, Woodward eta Benstein ezagunez, hirugarren gizon hori Barry Sussman editorea izan zela.

Zuzendaria zen Ben Bradleeren izena eta figura oso nabarmen agertzen da kontakizunetan eta bai filmean ere (eta zer esanik ez Deep Throat informatzaile ezkutua, zeina hil ondoren, 2008an, jakin zen FBIko buruzagi izan zela, Mark Felt), baina Sussman funtsezkoa izan zela ahaztuxeago.

Izatez, The Washington Post-ek podkast atal irekia atera du aste honetan kasuaz, eta puntu batean All the president's men filman aipaturik gabekoak gogoratzen dituzte, baina Sussman alde batera utzita berriro.

Presidentearen Gizon Guztiak filmari dagokionez, liburuan gehixeago kontatzen da, baina filma eskandaluaren lehen sei hilabeteez da bakarrik: 1972, ekaina-azaroa (non Nixonek bere bigarren agintaldirako hauteskundeak irabazi zituen). Filma bukatzen da Ben Bradleek bere kazetariei esaten dien esaldi mitiko batekin:

Gauza gutxi dago jokoan... salbu Konstituzioaren Lehen Zuzenketa [adierazpen askatasunarena], prentsa askatasuna, eta, akaso, herri honen etorkizuna. Beharbada ez da inportantea izango... baina berriz huts egiten baduzue, haserretu egingo naiz.

1973 eta 1974an eskandaluak eta ikerketak jarraitu zuen: 1974ko otsailean atera zuten liburua Woodward eta Bernsteinek, baina Nixonen dimisioa abuztura arte atzeratu zen. Filma 1976an kaleratu zen, eta artifizio batekin amaitzen da: Nixonen bigarren agintaldiko kargu-hartzea entzuten da telebistan (1973ko urtarrileko gertaera), baina aldi berean idaz-makina batek harrezkero gertatu ziren titularrak ematen dizkigu:

 

THE WASHINGTON POST - 1973KO URTARRILAREN 11 - HUNT-EK ERRUA AITORTU DU KONSPIRAZIO ETA LAPURRETAGATIK

1973KO ABUZTUA. MAGRUDERREK ERRUA AITORTU DU WATERGATEN

1973KO AZAROA. SEGRETTI KONDENATUA 6 HILABETEKO KARTZELARA

1974KO OTSAILA. KALMBACH-EK ERRUA AITORTU DU ETXE ZURIARENTZAKO DIRU BILTZE LEGEZ KANPOKOAGATIK

1974KO APIRILA. CHAPIN ERRUDUN GEZURRA ESATEARREN EPAIMAHAIARI

1974KO APIRILA. 30 EGUNEKO KARTZELA PORTERRENTZAT, FBI-RI GEZURRA ESATEAGATIK

1974KO MAIATZA. KLEINDIENST FISKAL NAGUSI OHIAK ERRUA AITORTU DU

1974KO EKAINA. COLSONEK ERRUA AITORTU DU, JUSTIZIARI TRABAK JARTZEARREN

1974KO MARTXOA. STANSEK ERRUA AITORTU DU DIRU BILTZE LEGEZ KANPOKOAGATIK

1975EKO URTARRILA. MITCHELL, HALDEMAN, EHRLICHMAN ERRUDUNAK WATERGATEKO KARGU
GUZTIETAN

1974KO ABUZTUA. ZINTEK FROGATZEN DUTE NIXONEK ONARTU ZUELA EZKUTATZEA. PRESIDENTEAK DIO EZ DUELA DIMITITUKO

1974KO ABUZTUA. NIXONEK DIMISIOA EMAN DU. GAUR EGUERDIAN GERALD FORD IZENDATUKO DUTE AEB-ETAKO 38. PRESIDENTEA

Izatez, 1974 arteko gertaera hauen jarraipen biziko interesgarri bat, Barry Sussman hirugarren gizon ezkutuak idatzia da. The Great Coverup: Nixon and the Scandal of Watergate. Nabarmentzekoa da Nixonen grabeketen auzi estranbotikoa: presidenteak nahi zuen bere hitzak gorde zitezen historiarako, eta grabaketa automatikoko sistema bat ezarri zuen propio Etxe Zuriko bulego obalean bere tranpa guztiak ere gordeta geratu ziren horrela.

Filma euskaratuta: https://azpitituluak.eus/1409649531 


Iruzkinak:

2022/06/20

หวยหุ้น
Vip best Sites Click Now V.

2022/06/21

หวยยี่กี
many rewards are waiting for youVIPP



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!