Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ikusgela, mundua ulertzeko bideoak

2022/05/25 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE) Ikusgela proiektua sortu eta abiatu du: euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen ataria izango da Ikusgela.eus, eta bertarako sortutako bideo pedagogikoak, euskaraz eta libreak, Wikipediaren parte ere bilakatuko dira. 

Sarean euskararen presentzia areagotzeko eta euskarazko Wikipedia osatzeko helburua du Ikusgelak. Azalpen bideoetan, ikasleek zein landutako gaietan interesa dutenek erakargarria egingo zaien tonu freskoa aurkituko dute, narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabili baitira.

Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir filosofoen inguruko bi bideo dira lehen edukiak. Hemen duzue bat itsatsita, biak ikusteko Ikusgelan, edo Youtubeko kanalean, eta bakoitzaren Wikipedia orrian ere bai (egin klik hor goiko esteketan).

Aurrerapena dira bideo hauek, irailetik aurrera eduki mordoxka bat etorriko da.

EWKEren proiektu hau Eusko Jaurlaritzak babestu du dituz, eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak egin ditu ikus-entzunezkoak. Ikusgelak, izatez, hasiera puntua 2019an du, non UEU eta EWKEren arteko Humanitate Digitalen lehenengo ikerketa-beka irabazi zuen proiektu honek: “Esplorazio ikerketa sareko euskarazko ikus-entzunezko eduki pedagogiko libreen sortze prozesurako”. Ikerketa egin ondoren 2deon prototipo bat egiteko aukera lortu zuen proiektuak. Horren ostean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babesa eman dio ekimenari eta honela jaio da Ikusgela.

Ikus aurkezpeneko bideo laburra:

Ikusgela.eus webguneaz gain, sare sozialetan ere presentzia du Ikusgelak: Youtube | Twitter | Instagram | Telegram.

Proiektuari buruzko informazio gehiago, Wikipedian bertan.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!