Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Jokoteknia jardunaldien liburuxka argitaratu dute Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak

2022/05/30 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien lehenengo hiru edizioen hitzaldiak batzen dituen liburua argitaratu dute. Liburuaren paperezko bertsioa Bizkaiko liburutegietan kontsultatu ahal izango da eta bertsio digitala dohainik deskargatzeko aukera egongo da Jokotekniaren webgunetik.

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak bideojokoei buruzko euskara hutsezko liburua argitaratu berri dute. Bi argitaratzaileek Bilbon antolatzen duten Jokoteknia, Euskal Bideojokoen Jardunaldien 2018ko, 2019ko eta 2020ko edizioen hitzaldien idatzizko bilduma da.

Liburua ekainaren 3an, ostiralean, aurkeztuko da 18:30ean, Game Erauntsiaren Twitch kanalean. Aurkezpena liburuaren editoreak bideratuko du, Maitane Junguituk, eta berarekin batera liburuko atala baten egilea ere izango da, Itziar Zorrakin gameplay programatzailea eta itzulpengintza doktoregaia. Aurkezpena burutu bitartean liburuaren bi ale zozketatuko dira.

Jokoteknia jardunaldiak iraultzaileak dira bideojokoetara euskaraz hurbiltzea ahalbidetzen dutelako. Horregatik, argitaratzaileek ezinbestekotzat jo dute hainbat urtez egin diren aurkezpenak idatziz biltzea eta zabaltzea.

Guztira hamalau testu biltzen ditu liburuak. Gaiak askotarikoak dira, guztiak bideojokoen ingurukoak: besteak beste, euskal bideojokoen historia, ekoizpena, diseinua eta animazioa, itzulpengintza eta lokalizazioa, kontserbazioa eta feminismoa lantzen dira argitalpenean. Autoreen artean nazioarteko enpresa handietan lan egiten duten profesionalak daude, hala nola Euskal Herrian lan egiten dutenak eta kanpoko gonbidatu bereziak, Frantziatik eta Kataluniako ekarpenak jasota.

Bideojokoen arloan ere oraindik genero arrakala egonda, esanguratsua da autoreen artean hiru emakume daudela: Jone Zalduegi Urresti Emoki Elkarteko Hezkidetza eta sexualitate arloko arduraduna; Itziar Zorrakin Goikoetxea gameplay programatzailea eta UPV/EHUko itzulpengintza doktoregaia eta Laura Santamaria Universitat Autònoma de Barcelona-ko ikus-entzunezko itzulpen irakaslea. Gainera, liburuaren editorea Maitane Junguitu Dronda da, komunikazioan doktorea eta Game Erauntsiko kidea.

Azkue Fundazioak Bizkaiko liburutegi publiko guztietara paperezko kopia bat bidaliko du, bizkaitar guztiek liburua eskura dezaten. Bestalde, kopia digitala PDFn eta dohainik zabaldu  dute argitaratzaileek; Jokotekniaren webguneetan egongo da eskuragarri.

Azkue Fundazioa eta Game Erauntsia Elkartea 2022ko Jokoteknia jardunaldiak prestatzen ari dira. Horrekin batera, posible bada, etorkizunean 2021eko eta 2022ko Jokotekniako hitzaldiekin bigarren liburuxka bat argitaratzeko asmoa dute.


Iruzkinak:

2022/06/19

Striving to single out relevant samedayessay reviews, I made too much
effort. Instead, I just had to browse this website and detect a concise and
meaningful review. 
https://essayservices.review/reviews/samedayessay-review



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!