Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Netflix: albiste onak euskarazko azpidatzi-zaleentzat

2022/05/20 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Duela egun gutxi, Berriako albisteari jarraiki, Netflixen interes orokorreko estreinaldietan euskara agertzen hasi zela jakin genuen365 dni film poloniarra eta Choose or Die terrore-gore trukulentoko petardazoa izan ziren lehen bi lan horiek. Baina jarraian beste bi film etorri dira, eta badirudi politika jarraitua izango dela estreinaldi batzuetan (ez dakigu askotan ala gutxi batzuetan) euskarazko azpidatziak eskaintzea. Are gehiago: badirudi aukera irekitzen zaiela bai Ipar Euskal Herriko zein Hegoaldeko erabiltzaileei, Netflix Españan zein Netflix France-n agertzen direla azpitituluak.

Josu Martinez zinegileari esker jakin dugu, Frantziako Netflix bilaketetan ere agertzen direla azpidatziak euskaraz dituzten lanak.

Eta hortxe azken bi gehikuntzak, Loin du Periph polizien film frantsesa, eta Senior Year institutuko komedia estatubatuarra (Hegoaldean beste izenburu batzuekin: Incomptibles 2 eta Vuelta al Insti).

Azpidatzien nazioarteko zabalkundeak (gutxienez Frantzian eta Espainian, ez dakigu beste estatu batzuetan) badu beste abantaila bat: posible da hemendik aurrera film hauek pirateatzen dituztenean, edukietan euskarazko azpidatziak agertzea.

Netflix-etik edukiak ripeatzen dituztenean filmak gero BitTorrent sisteman eta beste sare batzuetan jartzeko, ohikoan audioaz gain, azpidatzi bertsio desberdinak ere gehitzen dira. Hona, adibidez, Choose or Die filmaren bertsio pirata bat, MKV formatukoa, ikusi zenbat azpidatzi bertsio dituen (ez dago euskara tartean):

Beste modu bat izaten da deskargatzen den paketean SRT multzo bat egotea hizkuntza desberdinetako azpidatziekin. Irudian, karpeta bati atera diogun irudia, Loin du Periph (ingelesez The Takedown) filmerako azpidatzi sorta. Hor ere ez dago euskara, baina GLG eta CAT aukerak bai (galiziera eta katalana):

Aldiz, Senior Year filmaren Torrent bertsio batean, bai, agertu da euskarazko azpidatzia. Hortxe da karpean, BAQ aukera (12. zenbakiarekin)!

Eta probatu dugu.. eta ederto dabil:

Eta hortaz, Azpitituluak.eus webgunean ere agertu da orain. Hementxe.

 Bakarrik falta da Netflix film hobexeak egiten hastea, ze Senior Yearrek zein Loin du Periphek kritika txar-txarrak dituzte.


Iruzkinak:

2022/05/21

Really enjoyed this article post. Fantastic.	https://slot-true-wallet.cc/

2022/05/21

Awesome blog.Much thanks again. Want more.	pos4d

2022/05/21

I value the post.Really thank you! Keep writing.	pos4d

2022/05/24

I loved your blog.Really thank you! Will read on...	ยูฟ่าสล็อต

2022/05/24

thank you I have read all meaningfully thank you very much
https://www.racenssr.com/wp/community/profile/judi-gaple-pkv-games-online-24-jam/

2022/05/24

thank you I have read all meaningfully thank you very much
https://www.racenssr.com/wp/community/profile/judi-gaple-pkv-games-online-24-jam/

2022/05/30

Therefore, I suggest foreign buyers carefully examine the price, quality
and service in engaging different types of business in the supply chain.
	China sourcing agent



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!