EH Kom tekekomunikazio operadore berria
Udalbiltzak EH Kom telekomunikazio operadore neutro publiko-komunitarioaren proiektua aurkeztu du aste honetan. Udalerrietan sare ireki, neutro, libre eta publiko-komunitarioak sustatzeko, garatzeko eta kudeatzeko helburua duen Euskal Herriko operadore nazionala izango da, azaldu dutenez. Udalbiltzak azaldu duenez Izarkom-ekin eta Hiritik At kooperatibekin elkarlanean garatu dute proiektua. Atxikimenduak ere baditu zerbitzuak, Bai Euskarari edo PuntuEus fundazioarena, adibidez.

Honako zerbitzuak eskainiko ditu EH Kom-ek, Udalbiltzaren oharraren arabera:
- Operadore neutroa: EHko sarea(k) era neutro baterako arauak, bitartekaritza, gobernantza eta kudeaketa.
- Sarearen jabetza eta inbertsioa gauzatzea beharrezko figura merkantila sortu ezin duten udalerri, auzo edo guneetarako.
- Aholkularitza teknikoa eta juridikoa
- Tokiko sareen proiektuen diseinua, garapena
- Sareen gobernantza eredua diseinatzeko laguntza, aholkularitza eta dinamizazioa.
- Sare ireki, neutro, aske eta publiko edo publiko-komunitarioen sustapena.
- Sareak eraikitzeko finantzazioa lortzea.
- Beharra handia duten auzo eta herrietan lehentasuna jartzea.
- Diskurtsoa sortzea.
- Arlo honetako politiketan aurrera pausuak emateko eragitea.
EH Kom zerbitzu hauek eskainiz finantzatuko du bere burua. EHkom.eus webgubea martxan dute jada, eta bertan ohar bat ageri-agerian: "Langile bila ari gara".
Iruzkinak:
2022/05/13
Udalbiltzak EH Kom telekomunikazio operadore neutro publiko-komunitarioaren
proiektua aurkeztu du aste honetan. Udalerrietan sare ireki, neutro, libre
eta publiko-komunitarioak sustatzeko, garatzeko eta kudeatzeko good
https://onetoto365.com
2022/05/13
Udalbiltzak EH Kom telekomunikazio operadore neutro publiko-komunitarioaren
proiektua aurkeztu du aste honetan. Udalerrietan sare ireki, neutro, libre
eta publiko-komunitarioak sustatzeko, garatzeko eta kudeatzeko good info
for me 토토커뮤니티
2022/05/13
This is an excellent article. This is, in my opinion, one of the best posts
ever written. Your work is excellent and inspiring. Thank you very much.
build now gg