Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

GPS ibilaldiak, bide homologatuetan, datu irekiekin eta tresna errazekin

2022/05/09 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Mendi eta landa-ibilaldiak GPS bideak jarraituz egiten dituztenen artean, Wikiloc eta bere milioika bideak tresna erreferentziazkoa da (eta oraintsu gainditu dituzte 10 milioi erabiltzaileak, zorionak!). Baina Gari Araolaza teknofiloaren aldetik, beste aholku bat jaso dugu: "Aldarrikatu nahi dut ibilbide homologatuen sarea, jende gutxik ezagutzen ditu PR eta GR-ak. Maila guztietarako, aukeratutako toki ederretatik doazenak, seguruak eta ingurua zaintzen dutenak".

(adibidez) Wikiloc-era joan aurretik begiratu hemen, Gipuzkoarako adibidez:

Eta mundu osokoak ere bai, modu librean deskargatu eta erabiltzeko moduan. 

Eta horik jaisten dire ibilbide-fitxategiak GPSarekin erabiltzea konplexua iruditzen bazaizu (edo GPS tresna espezifikorik ez baduzu), hauxe egin: instalatu http://Maps.me  aplikazioan telefonoan eta deskargatu KML fitxategiak aplikazio horrekin ibiltzeko. "Oso erraza da!".

Zer dira ibilbide homologatuak?

Udal, foru aldundi edo gobernuek prestatu eta markatutako ibilbideak dira, askotan mendi elkarte edo turismo sustatzaileek lagundutakoak.

Erakunde batek ibilbide bat sortu eta markatzen duenean ahalegina egiten du ibilbidea mantendu, seinale eta balizak mantentzen eta pasabide eskubideak ziurtatzen. Edozein tokitan ibilbide bat egin nahi baduzu aukera oso ona dira arrazoi askogatik:

  • Galtzeko arrisku gutxi, seinaleek ondo adierazten dutelako ibilbidea
  • Irisgarritasun arazo edo pasabide arriskutsurik gabekoak
  • Bide publikoetatik doaz, eta ondorioz lur-jabe batek ezingo du bidea itxi edo zaintza-txakur batekin ibiltariak uxatu.

Zein motatako ibilbide homologatuak daude?

Nagusienak GR eta PR-ak dira:

  • GR (Grande randonée) bideak. Luzeak, etapaka egitekoak eta ibiltzeko gaitasun handia eskatzen dutenak. Marka gorri eta txuriek seinalatzen dituzte ibilbide hauek.
  • PR (Promenades et Randonées) ibilbideak. Motzak, egun batean egitekoak eta ibiltzeko gaitasun txikiagoa eskatzen dutenak. Marka hori eta txuriek seinalatzen dituzte hauek.

Beste ibilbide mota batzuk ere badaude: PA, SL, E eta abar.

Marka hauek erabiltzen dira ibilbideak seinalatzeko. Kasu honetan GR bat (gorriz)

Zein arrisku dute homologatu gabeko bideek?

Wikiloc eta antzerako zerbitzuetan aurkitutako ibilbideekin kontuz ibili behar da, aurrekoan aipatzen zuen Aritz Gorozika suhiltzaileak Twitterren. Jende askok arazoak izaten ditu ibilbide horiekin, galdu, erorikoak edo itzuli handiagoak egin behar bidea itxita zegoelako. Adibidez:

  • Baserritar baten zelai erditik pasatzen da eta kalteak eragin ditzakegu edo istiluak izan ditzakegu.
  • Garai batean toki batetik pasa zitekeen baina agian gaur egun geografia eta landaredia hazi edo aldatu da eta ezin da pasatu.
  • Pasabide arriskutsuak edo zailak egon daitezke bide horretan.
  • Agian badago alboan historikoki publikoa izan den bide bat eta jendeak bide berria erabiltzean bide zaharra galtzen da.

Ziurtatu beraz zuen irteeretan zein bide erabili behar duzuen eta saiatu aurrez dokumentatzen eta informazioa noizkoa den kontrastatzen.


Iruzkinak:

2022/05/30

On the other hand, an individual agent may disappear all of a sudden.
Besides, companies have a large client base. Therefore, they are aware of
the market trends. China sourcing



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!